Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goraki adlag ahots ozenez, aho betean.

Hainbat orri pasatu ondoan goraki irakurri zuen. Irriz lehertu zen goraki, balentria bikainaz espantuka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Hots argiz, nirekiko ahoskatu nuen goraki: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

-Zer da hau? -galdetu nion goraki anaiari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 65. orr.

-Menturaz beste nonbait zendu zen... -pentsatu zuen erretoreak, goraki.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

Itzul zaitez zeure gelara!, agindu dit goraki.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.

Gero goraki, hitzak lehenik, oihuak gero.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 68. orr.

Goraki negar egiten ikusi eta entzun zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1077. orr.

Oihu egin nion, ahal bezain goraki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Ostatuko jende guztia hizketan ari zen, eta nahiko goraki.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 80. orr.

Ez da berantegi bertze Herriko Etxek ere beren ez-adostasuna goraki adieraz dezaten.  Herria   2003-09-18

Goraki salatu du Leiak 2x2 bide horren proiektua.  Herria   2005-02-24

Elizako plaza mukurru bete batean, goraki aldarrikatu du euskal nortasunaren zaintzearen baitezpadakotasuna.  Herria   2004-04-29

Enpresa haundiek onartu dute Aubry legea eta goraki diote ez dutela lege berria aplikatuko.  Herria   2005-02-10

Ariel Sharon judu lehen minixtroak erran du goraki ez direla hobendunak gaztigurik gabe egonen.  Herria   2002-12-05

Holakorik ez baita frantses Lege Nagusian, nik erraiten dut goraki: Europari Bai!  Herria   2005-05-12

Laudatuz haatik, eta goraki, Hegoaldeko adiskideak, HERRIA-ren laguntzaile leial eta zintzoak.  Herria   2004-12-09

Orduan agerian eta goraki ariko da predikatzen, jendeen baitan sustatu nahiz lehengo fede azkar hura.  Herria   2003-10-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus