Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorosti 1 iz zur gogorreko zuhaitz edo zuhaixka, ertz arantzadunezko hosto distiratsu eta iraunkorrak, eta fruitu txiki biribil gorri biziak dituena (Ilex aquifolium).

Gales aldeko ipuin batek dioenez, Haritzak eta Gorostiak maiatzaren 1ean abiatzen dute euren arteko borroka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 179. orr.

Irlanda aldeko erromantze aspaldikoetan ere, auskalo noiztik, Haritza eta Gorostia ageri dira urteko bi puntu erpinekoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Gorostiaren ale gorrixkoetatik ateratzen omen zuten, antzina, errege-tindua zeritzana.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Eta Sakabi ikusten dute, makal zuhaitzaren irudira zuzen, gorosti hezearen antzera zimel.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 54. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuan agintezko gorosti-makila duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Mutilak gorosti-makila eskuan edo gorosti zarbak eramanez ibili ohi dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Gorosti-hostoak zituzten eskuetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 255. orr.

Ateetan gorosti-koroak zeuden eta kandela sorginduak ilaran zuhaitzetatik zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Behelaino itsuaren artetik gorosti arbola agertzen den antzera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

Gorosti zuhaitzaren gabon-kantak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Gorosti-lekuak dira, gorosti-landare asko dagoen tokia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 274. orr.

Han-hemenka mitxoletek, gorosti aleek, txikori belarrek dirdai egiten dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.

3 gorostian gorosti

-Jauna, berorrek ere ezagutuko ditu gorostian gorosti egitearen onurak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 135. orr.

Joseren senak, gorostian gorosti agertu behar duela esaten baitio, osoan segitzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Joseren senak, gorostian gorosti agertu behar duela esaten baitio, osoan segitzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Baina Mendarora sartzerakoan, usaindurik eskopeta eta sardeekin Arno mendiko malda izoztuetan behera zetozen gizonak bere bila ari zirela, senak esan zion San Antonio ermita ona zela bertan gelditu eta, gorostian gorosti, errezo batzuk egiteko: hiltzaile bila dabiltzanek ez diete jaramonik egiten eskeko santu-jaleei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gorosti eta (5); gorosti eta mihurazko (3); gorosti makila (9); gorostian gorosti (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus