Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakontze 1 iz sakonago egitea.

Bakea eta sakontze demokratikoa; autodeterminazio eskubidearen defentsa; euskal ezkerra berritzea. Berria - Euskal Herria   2004-11-25

2 (zerbait) arretaz aztertzea edo hausnartzea, hura hobeto ulertu eta ezagutzeko.

Ondorengo sakontze eta aberasteek eratorpen fonologikoaren eraldatze handiak ekarri zituzten. Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz» - 75. orr.

Itxura hutsa baita berak agintzen duen sakontze zientifikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Deliberatu dute epe hori luzatzea ekainaren 30 arte, sakontze lana hobeki egina izan dadin. Herria   2001-05-03

Oinarrizko ikasketa ama-eskolako azken urtetik CE1 mailaraino litzateke, sakontze fasea CE2tik seigarrenera, eta zabaltze fasea bosgarrenetik hirugarrenera. Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Unibertsitateko Sakontze Ikastaro batean. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arnas-sakontze bik laxatua zioten barrena, baretuago gogoa. Josu Landa   «Odolbildua» - 30. orr.

Liburutto bat ere banatua izanen da, gogoeta sakontze horren lagungarri gisa. Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sakontze demokratikoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus