Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ogitxo 1 iz ogi txikia.

Egunen batzuk jan gabe eduki ondoren eman zizkieten sardina lata bat hiruko bakoitzarentzat eta ogitxo bat bostentzat. Jokin Urain   «Errotarria» - 43. orr.

Han egon zen garizuma osoan ez jan eta ez edan, ogitxo haietako baten erdia izan ezik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 956. orr.

Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden, non sokak, uztai-formako ogitxoak eta zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zioten xanpainarik eman Nofuturi; bai, ordea, ezti-ogitxoz mukuru betetako plater bat. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus