Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xehakatu (orobat xehekatu), xehaka, xehakatzen 1 du ad xehatu. ik suntsitu.

Orduan ikusi bainuen zezen basa batek bi edo hiru gizon bortizki xehakatzen zituela erabaki nuen sekula gehiago horrelako lasterketarik ikustera ez joatea. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 101. orr.

Orreagan arabeek (euskaldunek, Artolaren ustez) Rolanden soldaduak xehakatu zituzten moldean xehakatuko zaituztete zuek ere. Xabier Montoia   «Elektrika» - 108. orr.

Lau amerikano dituzte han hil eta trufa baino musika gehiago, itsuski xehakatu edo urkaturik ezarri. Herria   2004-04-08

Belaunak tiroz xehakaturik bururatu zuen hango egonaldia. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 32. orr.

Ore hura genuen eskuz xehakatzen, purruxkatzen, errausten, gazuraren mendetik askatzen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Ardoa hurrupatuz, zintzurrean behera akuilatzen nituen zitzi puskak hortzekin xehakatuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 54. orr.

Zernahi pairatzen dute jende gaixo horiek, bideak xehakatuak direlakotz airez bakarrik eskaintzen baitzaie laguntza: jatekoak, erremedioak, mantak hotzaren kontra. Herria   2005-10-20

Bitartean, agurea berbetan hasi zait, hitzak alerik ale xehakatuz, kafe errotatxo baten erara. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 47. orr.

Bizitzako liburu ankerraren orrialdeak haserrez xehakatuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 147. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eraikuntzako materialak, zimentazioak, hormen eraikuntzak, aparailuak, gainestaldurak, etab. denak dira azalpen desberdin baina askotan oso xehekatuen gai testuan zehar. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus