Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panegiriko 1 iz laudoriozko hitzaldia, bereziki santu bati eskainirikoa.

Eta, noiz eta biharamuneko hil-elizkizunetan gure aita izan zenaren panegirikoa egin baitzuen, heroitzat eta saindutzat hartu zuen hura. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 378. orr.

'Minbizia' esaten ez den bezala; 'gaitz larri bat' omen da; 'luzaroan gaitz mingarri baten aurka egin zuen borroka', idazten dute kazetariek minbiziak eraman duenaren panegirikoan. Pako Aristi   «Note book» - 43. orr.

Ikus Plinioren Panegirikoa. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 361. orr.

Helendar izena, esango du Isokratesek Panegirikoan, ez dagokio jatorriari, jiteari baizik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 275. orr.

2 irud/hed

Are, komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa lot liteke odolarekin, eta odolaren panegiriko bat kantatu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 212. orr.

· 3 izond laudoriozkoa dena.

R. de Maeztu-k, Unamuno-ren Lore Jokoetako diskurtsoaren iruzkin panegirikoan, beste hauxe adierazten duela, [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus