Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
haizealde (ETCn 90 agerraldi; corpusean soilik haizalde eta haize alde) 1 iz haizea datorren aldea. ik haize 9.
Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.
2 itsasontzietan, haizeak jotzen duen alboa edo inguruko aldea. ant haizebe.
Haize aldera eduki beharra zegoen, edo bestela, saihetsean joz gero, irauli egingo zen ezinbestean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.