Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sakramental 1 izond sakramentuari edo sakramentuei dagokiena. ik sakramentu 2.

Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da: ez onak edo txarrak direlako, haiek duten ministerio sakramentalagatik baizik. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 62. orr.

Jakina da hasierako ETAkide haiengan zer garrantzi zuen kristautasunaren mundu sakramentalak; Oteiza eta Chillidarentzat ere beren artegintza eginkizun sakramentala izan zen funtsean. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 64. orr.

2 irud/hed

Pentsa liteke gazte erreboltari haien iraganeko legeak, demokrazia malenkonizatua, euskara sakramentala, eta antzekoak pentsamendu premoderno baten gogorapen etnikoaz aparte zer besterik ote diren. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 119. orr.

3 auto sakramental eukaristiaren gorazarrez onduriko antzerki lan laburra, XV. mendekoa.

Auto Sakramentalak edo mirakulu-antzerkiak erdi aroko dramak ziren; haietan Bibliako pasarteak edo santu edo martirien bizitzetan oinarritutako gertaerak taularatzen ziren. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 302. orr.

Aurreko batean ere, erredakziokook auto sakramental baten itxurako festa eszenifikatu genuenean, antzeko hitzak esan zituen Adak. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 32. orr.

-Errusiarrek katedralean auto sakramentala eman ziguten, ez ahaztu hor. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 194. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus