Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

minberatu, minbera(tu), minberatzen 1 da/du ad minbera jarri.

Poltsari horren gogor eusteagatik minberatu egin zitzaizkion hatzak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 80. orr.

Joanesi ipurdi mazelak ontsa minberatu zitzaizkion, zurezko jarleku gogor haien kontra segundu oro kaska eta kaska. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 10. orr.

1050 pilota jo dute partida huntan, Ruizen eskua minberatzeraino. Herria   2005-02-03

Fusilek ematen duten kontra-kolpe zakarra dela-ta, besaburua oso minberatuta amaitu nituen ariketak. Txillardegi   «Putzu» - 244. orr.

Atzamar-puntak minberaturik zeuzkan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 445. orr.

Aspaldixkoan arras minbera den auzi bat aintzina minberatu da azken egun hotan eta kasu ez ote den oraino gehiago saminduko ondoko aste horietan! Herria   2003-04-17

· 2 (du ad)

Gerria minberatzen, eskuak odoltzen zizkion soka hartatik esekita zegoen. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 123. orr.

Oihal latzak lepo mehe zuria minberatu eta narritatzen zion. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 63. orr.

Urdail-azidoa likido azido bat da eta gora egiten duenean hestegorria minberatzen du. Berria - Gaiak   2004-10-14

Harrizko etxeetako pintura horiak biziki minberatzen zituen begiak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 24. orr.

Belarriak minberatzerainokoak baitziren itsas marrumak eta haize-uluak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 142. orr.

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 56. orr.

Zer lortuko dute? auzia minberatzea eta muturreko jarrerak indartzea baino ez. Berria - Euskal Herria   2004-02-06

3 mindu.

Gure Elizan, Euskararen egoerak minberatzen gaituela! aspaldiko mina! Herria   2003-07-24

Bere mahaia eta aterpea onar genitzan tematu zen, eta guk amore eman genuen erbi-festan partaide izatetik salbatu gintuen gizona ez minberatzeko. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 145. orr.

Ez zintuzket minberatu nahi, maisu, baina bada gauza bat hemen derrigor esan beharrekoa. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 74. orr.

Orain ez dago ahora etorritako dena muturrera esaterik, euskal-lagun-hurkoa sobera minberatzeko edo lotsagarri uzteko herabez. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bere oin minberatuek ozta-ozta eusten zioten zutik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 376. orr.

Eta hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino, are blaitzenago dizkidan arropa jada mela-mela egindakoetatik barna. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 140. orr.

Zakua lurrean pausatu zuen, hatsartzeko eta soin minberatuegiaren lasaitzeko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 23. orr.

Ene barneko kezka minberatuenak agertuko dizkizut. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 24. orr.

Tonua aski minberatua zen. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskua minberatu (3)

oin minberatuak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus