Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narraskeria 1 iz narrasari dagokion egitea.

Zuen baimenarekin, adiskideak, ez ditut zehazki kontatuko hurrengo urteetan egin izan nituen narraskeriak. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 77. orr.

Bere ordez jarri zuten funtzionarioak egin zituen narraskeriak ez direla Ministerioan -eta ez Ministerioan bakarrik- berehalakoan ahaztuak izango. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 73. orr.

2 narrastasun gaitzesgarria.

Txapelik ez buruan, brusa urratua, galtza jario eta alkandora bistan, zazpi urteko barrabas baten narraskerian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 307. orr.

Narraskeria eta zikinkeria edonon! Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 108. orr.

Pobrezia, miseria eta narraskeriaren erdian, hiru gauza dira ranchito guztietan aurki litezkeenak: telebista, musika aparailua eta sakeleko telefonoa, Venezuelan telefono zelularra esaten dutena. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 49. orr.

3 narraskerian narraskeriak egiten.

Sethek, barrez, baztertu egin zituen, kalezuloan zihoan inork ikus ez zitzan narraskerian jendartean, egun-argitan, haizetan. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 180. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus