Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohar [3273 agerraldi, 244 liburu eta 1132 artikulutan] 1 iz zerbait jakinarazteko, bereziki izkribuz eta gehienetan laburki, egiten den adierazpena. ik oharpen; oharkizun.

Honek ohar bat izan gura du, ez kritika bat. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 240. orr.

Oharra diot, orri erdi inguruko kartoi mehe zuri bat erabili nuelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 93. orr.

Itzultzailearen Oharra. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 184. orr.

Oharra: Postaleko tximinoa bezala sentitzen naiz hainbeste intelektualen erdian. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 140. orr.

Eta ohar hau egin zien Jesusek: "ulertzeko gauza denak uler beza". Elizen arteko biblia   Mk 4,9

Beste ohar bat: lehen pertsona gramatikala erabiliko dugu idazteko. Jon Alonso   «Euskal karma» - 63. orr.

Argazkiarekin batera, ohar hau zetorren: [...]. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 58. orr.

Ohar hau irakur zitekeen beste baten izenaren alboan: "Ondo daki bere lana eta ez da mozkortzen". Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 201. orr.

Oharrak dio sendagileak Luke bizkortzen saiatu zirela ordubetez, baina umeak okerrera egin zuela. Berria - Gaiak   2004-11-13

Ohar hau ongi adi ezak: hire eskualdeko herri bakoitzak eskola bat beharko dik eta haurrek, mutiko edo neskatoek, hizkuntza bat bakarra ikasiko die, frantsesa. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 157. orr.

Ez diezaietela ez Erregelari eta ez hitz hauei oharrik erantsi, esanez: [...]. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 166. orr.

Ez dakit oharra idazteko horrenbeste pentsatu ote nuen. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 94. orr.

Oharrez josiriko laurehun eta hogeita hamazazpi orri dira. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 59. orr.

Azterketa-orrian, baina, anai Jaxintok ohar bat utzi zidan: [...]. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 58. orr.

Danborradaren jatorriari buruzko ohar batzuk aurkeztuko ditugu ondoren. Askoren artean   «Rataplan» - 25. orr.

Oharrez josi zituen Fermatek orriz orri idazlanak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 377. orr.

Bigarren egunerokoa irakurri dut, eta baita ohar batzuk hartu ere. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 257. orr.

Oharrak hartu eta fitxak egin. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 328. orr.

Ohar gehiegi ez sartu; luzeegiak ere ez egin. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 370. orr.

-Lehenengo asteburua Hogsmeadera joateko -erantzun zion Ronek, iragarki-taula zahar eta higatuan agertu zen oharrera keinu eginez-. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 120. orr.

Eskolako oharretan bazen xehetasun bat, lehen irakurketan itzuri zitzaidana. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 55. orr.

2 (egin aditzarekin, ik beherago 6)

Segi aurretik, ohar bat egin behar diat, Joxemai. Txillardegi   «Putzu» - 24. orr.

Ohar bakar bat ere egin gabe, "denetarako prest", Nadiak Mikel Strogoffen eskua hartu zuen. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 410. orr.

Baina aholku horretaz bi ohar egin genitzake: [...]. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 27. orr.

Nik festara itzuli behar dut, Minerva, ikasleei ohar batzuk egin behar dizkiet eta. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 72. orr.

Nire espedientea irakurtzen ari da, oharrak eginez. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 47. orr.

Gipuzkoako Ogasun diputatuak jendaurreko oharra egin zien ondarearen gaineko zerga aitortzerakoan «erlaxatu diren gipuzkoarrei». Berria - Ekonomia   2004-09-28

Europako Batzordeak Volkswagen Legea aldatzeko azken oharra egin dio Alemaniari. Berria - Ekonomia   2004-03-31

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohar txiki bat bidaltzen dizut nire etxe berri honetatik. Jokin Urain   «Errotarria» - 113. orr.

Ohar labur bat, hamabi lerro boteretsu, paper lodi satinatu batean Parisera igortzen nizkionak. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 175. orr.

Bi ohar labur-labur, geroago berriro sinboloaren noziora itzuli aurretik. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 76. orr.

Eskuz idatzitako ohar luze bat zen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 192. orr.

Metak disketxeak atzo ohar informatibo baten bitartez jakinarazi zuenez, [...]. Berria - Kultura   2004-01-14

Oso ohar taxuzkoak egiten zituen arraza oneko zakurrez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 35. orr.

Ehun eta berrogeita hamar orriko bibliografia eta pare bat mila ohar argigarri. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 102. orr.

Zenbait ohar anonimo bidali dizkidate, poliziaren bulegoetatik igaro ez direnak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 43. orr.

Laguntza benetakoa eskaini dit horretan Eskarne Mujikak, irakurketa zorrotza eta ohar baliotsuak eginez. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 10. orr.

Jasotako lekukotasun guztiek ohar filologiko-literarioak, etnoantropologikoak, sozio-historikoak eta kulturalak edukiko dituzte. Berria - Harian   2005-09-20

Ni neu, ohar lotsagarri hori gurutze gorri lodi batez tatxatzekotan nabil aspalditxoon. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 60. orr.

Terminologiari buruzko ohar orokorra. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 302. orr.

Aurretiko oharrok egin ondoren, beste kapitulu bati ekingo diot. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 138. orr.

Orotariko oharren artean, Zuloren beraren pentsamenduak zeuden. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 318. orr.

Esker oneko ohar bat idazten hasi nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 14. orr.

Gauza bat ez zuen gogoko: hormetako ohar erlijiozkoak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 146. orr.

Ikus artikuluaren azken oharretan laburzki ematen den bibliografia osoa. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 33. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ohar koaderno baten orriak pasatzen ari zen, eta keinu bitxiak egiten zituen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 99. orr.

Belaunen gainean ohar-koadernoa zabalik, OL sailkatzeko oinarria aurkeztu zien Ruche jaunak entzuleei. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 71. orr.

Lafitten eragina, beste zerbait izan da enetzat: ene liburuen erdian daukat, 1955eko urriaren 7an hasten den Carnet-notes delako ene ohar liburuxka! Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 88. orr.

Bere paper guztiak, ohar-liburuxka guztiak, ohar guztiak... bere bizitza osoa! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 289. orr.

Zure aitzinean irakurtzeko zenituen ohar-paper barreiatuak nahasten zenituela, ederra zinen. Itxaro Borda   «Hiruko» - 108. orr.

"Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!" esaldia iltzaturik genuen erredakzioko kortxozko ohar-taulan, kameren-eta zirigarri. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 18. orr.

Ohar-sistemaren malgutasuna. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 349. orr.

Obra batzuek eskuz idatzitako ohar multzo handi bat zekarten. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 91. orr.

Ez zuen erraz ulertzen txofer ahozabalaren ohar-sail gutxieslea. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 61. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horregatik ezin izan du kolkoan isilgorde oin-ohar hau: [...]. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 204. orr.

Bigarren jarraibide sortan, berriz, albo-ohar moduko bat erantsi zuen Templek. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 249. orr.

Borroka armatuaren sabela, bazter-ohar konplize horiekin hazten da. Itxaro Borda   «Hiruko» - 91. orr.

Buru-oharra: edozein depresiotatik ateratzeko kafea droga gogorra dela nonbait apuntatu. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 21. orr.

Sarrera-ohar baten bidez. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 15. orr.

Luzaro egon nintzen suizidio oharrak idazteko eginak diruditen hoteleko idazmahai horietako baten aurrean hitz bat idaztea lortu gabe. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 147. orr.

Aldizkarira bidalitako bidaia-ohar eta marrazkiak ere ikusgai daude erakusketan. Berria - Kultura   2004-01-20

Mugaz bestaldeko erakundeak, dakidanez, zenbait prentsa-ohar eta manifestu zabaldu besterik ez zuen egin. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 238. orr.

Batasunak ere kritikatu du Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektua, prentsa ohar batean. Berria - Harian   2005-12-23

Afera-bidaietako gastu-oharrak egiaztatuko dituzu. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 63. orr.

Irakasle batek izenpeturiko baimen-oharra behar zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 137. orr.

Kromatoaren txartelak aurreko argitaraldian "2-3" tanta botatzeko agindu-oharra zekarren, eta ez "23". Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 211. orr.

Liburu lodiak idatzi zituztela, eta egunkariko lege-oharrak bezain estu inprimatuak gainera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 19. orr.

Agoteen gaian sartu aitzin, hiztegi ohar bat egin nahi nuke. Herria   2003-03-10

Agurearen hileta-oharrak "bat-bateko heriotza" besterik ez zuen aipatzen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 104. orr.

Goiz batean egunkaria irakurtzean, heriotza-ohar bat ikusi nuen: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 105. orr.

Azpi-oharrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 461. orr.

Margolanak nonahi, zaharrak eta berriak: berriak martxoan egindako marrazki-oharretan oinarrituak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 187. orr.

6 ohar egin (ik gorago 2) ohartarazi.

Abesbatzen kantaldian, Pepponek ohar egin zion Zakarrari kantua ere kirola dela, birikak sendotzen baititu. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 149. orr.

Ohar egiten dizut, bada, ez diezaiozun sekula jendearen itxaropenari huts eman. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 368. orr.

-Besteek baino argi gehiago ematen dutela esango nuke -ohar egin zuen On Camillok. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 313. orr.

Entzun, ene herri, ohar degizut! Elizen arteko biblia   Sal 81,9

7 ohar egite iz oharraraztea.

Errusiaz gain, ohar egite horrekin bat dator Txina ere, Pekinek ere ez baitu begi onez ikusten Segurtasun Kontseiluak jarrera gogor bat ebatzi dezan Iranen kontra. Berria - Mundua   2006-03-15

Seulgo ordezkariaren arabera, «etorkizunean proba nuklear baten gertakizunaz ohar egite bat izan da, baina iparkorearrek ez zuten mehatxu zehatzik egin nahi». Berria - Mundua   2004-06-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken ohar (6); bidalitako ohar (11); bidalitako ohar baten (5); egindako ohar (7); idatzitako ohar (9); igorritako ohar (11); igorritako ohar baten (5); igorritako prentsa ohar (7); kaleratutako prentsa ohar (5)

ohar bana (4); ohar banatan (4); ohar bat aurkitu (5); ohar bat bidali (8); ohar bat egin (12); ohar bat egiten (4); ohar bat helarazi (4); ohar bat idatzi (4); ohar bat idazten (5); ohar bat kaleratu (11); ohar bat utzi (6); ohar batean adierazi (8); ohar batean jakinarazi (11); ohar batean salatu (8); ohar baten bidez (213); ohar baten bitartez (52); ohar batez (6); ohar batzuk egin (5); ohar bidez (32); ohar bidez erantzun (5)

ohar egin (13); ohar egin zuen (8); ohar eta iragarkietan (5); ohar hau bidali (4); ohar hau egin (7); ohar hau egiten (5)

ohar koaderno (7); ohar labur (16); ohar labur bat (6); ohar laburrean (4); ohar orokorra (5); ohar txiki (8); ohar txiki bat (6)

oin ohar (10); oin ohar batean (4); oin ohar hau (6); prentsa ohar (270); prentsa ohar bat (7); prentsa ohar batean (89); prentsa ohar baten (141); prentsa ohar batez (4); prentsa ohar bidez (15); zabaldutako ohar (4)

argitaratzailearen oharra (6); azken oharra (22); buru oharra (7); itzultzailearen oharra (15); lehen oharra (13)

oharra atera (6); oharra bidali (10); oharra egin (12); oharra eman (5); oharra hartu (5); oharra igorri (8); oharra irakurri (10); oharra jaso (4); oharra kaleratu (20); oharra plazaratu (13); oharra plazaratu zuen (7)

oin oharra (5); prentsa oharra (41); prentsa oharra igorri (4); prentsa oharra kaleratu (9); prentsa oharra plazaratu (10)

azken oharrak (4); azpi oharrak (4); egindako oharrak (4); hartutako oharrak (8); idatzitako oharrak (13); igorritako prentsa oharrak (6); kaleratutako prentsa oharrak (4)

oharrak dioenez (19); oharrak egin (6); oharrak egiten (5); oharrak hartu (15); oharrak hartuz (5); oharrak hartzea (4); oharrak hartzeko (14); oharrak hartzen (23); oharrak idazteko (4); oharrak idazten (7); oharrak irakurtzen (4)

oin oharrak (6); prentsa oharrak (34); prentsa oharrak dioenez (6); zabaldutako oharrak (7)

oharraren arabera (30); oharraren bidez (6); oharraren bitartez (7); prentsa oharraren (16); prentsa oharraren arabera (4); prentsa oharraren bitartez (7)

bidali zuen oharrean (4); bidalitako oharrean (10); helarazitako oharrean (7); igorri prentsa oharrean (5); igorritako oharrean (6); igorritako prentsa oharrean (14); kaleratutako oharrean (6)

oharrean adierazi (15); oharrean adierazi zuenez (6); oharrean azaldu (6); oharrean dioenez (5); oharrean jakinarazi (4)

plazaratutako oharrean (4); prentsa oharrean (107); prentsa oharrean adierazi (12); zabaldutako oharrean (8)

oharren arabera (5); oharren bidez (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus