Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

magasin (orobat magazin g.er.) 1 iz ipar saltegia.

Metroko Marie-Curie ahoan sar eta Rivoli karrikako HM magasinetara erraz helduko gara. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 257. orr.

Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 83. orr.

Wellington karrikan, 4422an Rage Underground magasinaren aitzinean. Aurelia Arkotxa   «Septentrio» - 127. orr.

Zapata pare sinple baten aukeratzen izugarriko denbora hartzen eta magazineko emazte adindua bortxatzen zuelako lurretik lau metrotan zeuden ataletaraino igotzera. Itxaro Borda   «%100 basque» - 57. orr.

Erran behar da orain arte goizeko 6 orenetarik eta aratseko 8ak arte zirela bakarrik idekiak magasinak, eta larunbatetan halaber. Herria   2004-04-29

2 ipar biltegia.

Lerro-lerro hona orain, non garen soinekoen magasinan... memen galtzak, urrunago atorra... eta hola emaiten dizkigute gure puskak. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus