Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdatu1, galda, galdatzen 1 du ad galdegin.

Ikusi duzue Bittor? -galdatu zuen Anitak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 98. orr.

-Egun ez duzu laguntzailerik?, galdatu zion ene amak. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 27. orr.

Autotik jaistean Luixak galdatu zidan ganbara non nuen. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 45. orr.

Nik galdaturik esposatua zinenetz, “ba eta ez” ihardetsi zenuenean. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 18. orr.

Hala nola, Zizeronek bere buruari galdatzen ziolarik zer zen bada Res Publica edo Politika, honela ihardesten zuen: Est Igitur res publica, res populi. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 24. orr.

2 galdekatu.

Carlton Hotelera hurbildua nintzen, gure indarrak harrapatzen ari ziren faxistak galdatzeko zereginetan bainenbilen. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 74. orr.

3 eskatu.

Amak galdatu zion Anitari kafesnea prepara zezan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 25. orr.

Hamar aldiz bederen kontseilu galdatua nion anaiari. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 30. orr.

Ez genioan hainbeste galdatzen! Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 80. orr.

Ez galda amodioa deitzen duten horri ematen ahal duen baino gehiago! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 66. orr.

Hainbeste euriren ondotik, lurra, lohi bilakatua zen eta saltsa hartan ziloaren egiteak, penaren gainera, nik uste nuen baino indar gehiago galdatu zidan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 116. orr.

Berari muzin eginez, bera esnatuz, arreta galdatu eta azkenean lortuz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 179. orr.

Eta mahatsondoek arta anitz galdatzen... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 96. orr.

Ez dizu ele bat baizik galdatzen, eta zuk ukatzen diozu!   - 103. orr.

Beraz, nagoen bezala gelditzea baizik ez nuke galdatuko. Bihar arratseko zazpi orenetan nire etxean egon zaitezen fermuki dizut galdatzen Descartes, metodoak galdatzen duen guzti-guztiaren zalantza sistematikotik hasita, sisteman aurreneko ziurtasuna den cogitora iristen da.   - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amak galdatu (3); baimenik galdatu (4); bat galdatu (6); berak galdatu (3); eta galdatu (4); fermuki galdatu (3); galdatu behar (8); galdatu bezala (4); galdatu dio (13); galdatu diogu (3); galdatu ditu (4); galdatu dizkio (4); galdatu dizu (3); galdatu dizue (3); galdatu du (20); galdatu dute (12); galdatu ere (3); galdatu eta (8); galdatu eta nik (3); galdatu gabe (5); galdatu gabe eta (3); galdatu nion (7); galdatu ondoan (3); galdatu zidan (15); galdatu zion (24); galdatu zuen (12); galdatu zuten (3); gehiago galdatu (3); kontseilu galdatu (3); xehetasunak galdatu (3); zuk galdatu (5)

bat galdatua (3); baten galdatzeko (3; egitea galdatua (3); emaitea galdatua (4); emaitea galdatua da (3); eta galdatua (3); ez galdaturik (3); galdatua da (22); galdatua dio (4); galdatua izan (8); galdatua izanen (6); galdatua zaie (3); galdatua zaiote (4); galdatua zauku (4); galdatua zen (3); galdatua zioten (3); galdatuko dute (4); guzier galdatua (5); guzier galdatua da (4)

arrenka galdatzen (3); bat galdatzen (8); besterik galdatzen (3); dizut galdatzen (3); dut galdatzen (7); dute galdatzen (3); eta galdatzen (5); ez dut galdatzen (6); fermuki galdatzen (4); galdatzen baitu (4); galdatzen dauku (3); galdatzen die (5); galdatzen diete (3); galdatzen dio (8); galdatzen diote (6); galdatzen ditu (4); galdatzen dizut (8); galdatzen du (27); galdatzen duela (3); galdatzen duen (6); galdatzen dugu (4); galdatzen dute (25); galdatzen dute ere (4); galdatzen dutela (4); galdatzen duten (3); galdatzen dutenak (3); galdatzen zidan (3); galdatzen zuen (5); galdatzen zuten (9); hori galdatzen (4); soilik galdatzen (3); soilik galdatzen dizut (3); zer galdatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus