Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pomada (orobat pumada g.er.) 1 iz gantzaz eta beste gai batzuez prestatzen den nahastura, sendagai edo kosmetiko gisa erabiltzen dena.

Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 320. orr.

Mikelen orkatila bihurrituarentzako pomada. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 51. orr.

Pomadaz igurzten die burua anaiei. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 50. orr.

Orain damu dut horrela gertatu izana, zeren oineko behatza infektatu egin baitzait eta pomada jarri behar dut. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 138. orr.

Gerokoz utzi nuen atal zafratuan horma puxka bat edo pomada ezartzea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 122. orr.

Kasu horretan dietarekin eta pomadekin batera, kirurgia erabiltzen da odoluzkien tamaina murrizteko. Berria - Gaiak   2004-01-24

2 (hitz elkartuetan)

Pomada usaina, arestiko urrin gaziarekin batean, hatz guri zetazkoen azal. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 321. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus