Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narratibo izond kontakizunarena, kontakizunari dagokiona. ik narrazio 2.

Zati narratibo guztiak bildu ditugu hemen. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 9. orr.

Elkarrizketa ugarirekin ez dagoela prosa narratibo onik. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 83. orr.

Beste gauza bat da, ahots narratibo bera erabiltzea, Iholdiren bilduman gertatzen den bezalaxe. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 93. orr.

Kodeak eta eredu narratiboak ere eraberritu behar dira. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 90. orr.

Material narratiboa antolatzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 34. orr.

Bere adimen osoa eta bizitza osoa itzala nola berreskuratu ahitu zituen, horra koska eta horra abiapuntu narratibo polita, tarte horretan zer gerta zitekeen asmatzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 159. orr.

Bost atal Bernardori eskaini ondoren, Frantziskorengana bihurtzen da berriro arreta narratiboa. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 955. orr.

Zurrumurruak, baita funtzio narratiboa hartzeko gai izan direnak ere, betidanik egon dira munduan. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 72. orr.

Egilearen ahozko hizkerarekiko joera islatzen duen prosa narratiboa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 162. orr.

Forma narratiboetan irudiak nola sortzen diren aztertzen du. Berria - Harian   2005-12-04

Batik bat, [Ulisesen] alderik narratiboenak hautatu ditut, eta mitoen eta lekuen deskripzio luzeak oso laburturik utzi. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 8. orr.

Planoak badu nolabaiteko autonomia narratibo bat, baina erakutsiaren mailan gertatzen den kontaketa bat da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 228. orr.

Hauek dira minimalismo narratiboaren ezaugarriak: kontakizun laburrak, esaldi laburra eta paragrafo motza nagusi direnak, oso eszenografia eskasa, pertsonaia gutxi, eta ekintza, drama, gutxiestea. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 7. orr.

Plano narratiboa trebeki aldatuz. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 147. orr.

Hona beste denbora lerro narratibo bat. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elementu narratibo (3)

funtzio narratiboa (3); hari narratiboa (4)

eredu narratiboak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus