Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oharka1 iz ohea osatzen duen egitura, gainean lastaira jartzen zaiona. ik ohazur.

Gelak baxuak ziren eta ugariak, eta hornidura eskasekoak iruditu zitzaizkidan; hegoaldera ematen zuen bat egokitu zitzaigun, eta bertan bi oharka eta komoda bat, bere palangana eta txarroarekin, zilarrezkoak biak. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 214. orr.

Andreas oharkaren ertzean eseri zitzaion, zapi busti bat eskuan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 120. orr.

Izba bateko oharkan etzanda pentsa eta pentsa egon ondoren, ez bat eta ez bi, tabernako bidea hartu huen halako batean. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 203. orr.

Oharkan zetzan, erretzen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 89. orr.

Baziren bi oharka: haietariko bat desmuntatu, [...]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 181. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus