Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panoplia 1 iz ohol apaingarria, armak jartzen direna; arma-bilduma.

Brontzezkoak ziren haien panopliak, brontzezkoak etxeak eta brontzez goldatzen zuten lurra (artean ez baitzen burdina ilunik). Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 161. orr.

2 irud/hed

Hots, armategi genetiko oso bat, estu lotua, uste izateko zenez, zelulen erdibitzea haien desberdintzearekin loturik zehazki erregulatzen duten geneen panopliarekin. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 99. orr.

Baina panoplia guztia, jokoan dauden egituren hierarkia guztia, gene azpiratzaile bakarrak jartzen du martxan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 128. orr.

Eraketez, positibotasunez, jakiteaz, jardute diskurtsiboez hitz egin duzu: hitzen panoplia oso bat, zuk harrotasunez euren berezitasuna eta euren ahalmen harrigarriak azpimarratzen dituzularik une oro. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 225. orr.

Bi mila urte barrukoek ere guri errukiz eta konmiserazioz begiratuko digutela, gure panoplia teknologiko zaharkituaren, gure uste barregarrien, gure kezka ulertezinen berri izatean. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus