Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ikuskatu, ikuska, ikuskatzen 1 du ad arretaz ikusi; ikertu, arakatu.

XIX. mendeko lehen urte haietan bada, Euskal Herriko bi alderdiak hurbiletik ikuskaturik, Wilhelm Humboldt prusiar jakintsuak idatzi zizkigun ohar harrigarri hauek: Hegoaldean ikusten da, zein barna finkatua den aspaldian euskaldunek nazio bat osatzen dutelako kontzientzia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 108. orr.

Sarrerako horma ikuskatu zuen harik eta harri handi bat topatu zuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Emakumeak lepoa besterik ez zuen bihurtu atearen atzera, eta alboko gela ikuskatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Paperak ikuskatu eta luze aztertu zituen gizonaren agiriak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.

-Ikuskatu al dituzu haren egunkariak eta gutunak?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Liburuko materiala ikuskatu, zuzendu eta txukuntzen hasiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Sarjentua banan-banan hasi zen petateak ikuskatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Ikasketaburuak ikasleen eskuak ikuskatu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 85. orr.

Pontzio Telesinok ere Katonek esandakoa bera adierazi zuen arrazoi handiz, [...] tropak ikuskatu eta, Erroma suntsitu eta birrindu egin behar zela deiadar egiten zuenean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 29. orr.

Joantto ez zen behin ere mintzatu eta mahaikideen ikuskatzen ari zen, aditu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 133. orr.

Hamahiru urte baino ez nuen, eta artean ez nekien zu zelatatu eta ikuskatzeko nerabilen berebiziko jakin-mina maitasuna zela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan, polizi buru nagusiaren aginduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Ni ondo ikuskatu ondoren, goiko leihoan bi begi itzali zirela ohartu nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Parera iritsi zitzaionean, agureak gain behera ikuskatu zuen, eta kopeta zimurtu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 117. orr.

Mesas zuzendariak kontatu zion, biharamunean, ikerketa bere gain hartu zuen polizi inspektoreari: «Lur azpitik ihes egin ote zuten» sotoak ikuskatu zituztela, «ezkutatuta ote zeuden» teilatuak begiratu zituztela...  Berria - Harian   2005-07-07

Sierra Nevadako kronoigoera, eta Calar Alto gainean bukatzen den etapa ikuskatu ditugu, eta oso gogorrak dira.  Berria - Kirola   2004-09-02

Lan haiek guztiak zure etxezainak ikuskatzen zituen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 12. orr.

Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko, mujik bakoitza non zegoen eta zertan ziharduen ikusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

2 zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko ikerraldia egin.

IRA «prest» dago bi apaizek desarme prozesua ikuskatzeko.  Berria - Mundua   2004-11-17

Itsasbazter zabal hori ikuskatu ahal izateko, ordea, gerraontzi zahar bat, bi patruila ontzi, sei txalupa eta bi batel baino ez ditu.  Berria - Harian   2006-04-04

Ukrainara, orotara, nazioarteko 7.095 begirale joan dira heldu den igandean egingo diren bozak ikuskatzera.  Berria - Mundua   2004-12-19

El Alto auzoan liskarrak egon ziren sindikalista batzuen eta erreferenduma ikuskatzera joan ziren Amerikako Estatuen Erakundeko (OEA) begiraleen artean.  Berria - Mundua   2004-07-20

Lan Ministerioak, «iruzur zantzuren bat» izanez gero, langabeen zerga aitorpenak ikuskatu ahal izanen ditu, abenduaren 24an argitaratu dekretuari esker.  Berria - Harian   2006-01-08

Horretarako, kontuen azterketa aurkeztu beharko dute, eta UEFAk, susmo txarren bat badu, kontuak ikuskatu ahal izango ditu.  Berria - Kirola   2004-04-28

Obrak ikuskatu behar dituzte tokian tokiko Administrazioek, enpresek legedia errespeta dezaten.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Iaz 200dik gora etxebizitza ikuskatu zituen Nafarroako Gobernuak, eta, ondorioz, 21 isun ezarri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hipermerkatuak, burdindegiak, zerbitzu guneak eta tabernak ikuskatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Gobernuak hiruhilero suhiltzaileen ibilgailuak eta tresneria ikuskatuko ditu segurtasuna bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Atzokoa izan da Carlos Urkijok [...] aginduta ikuskatu den lehenengo eskola.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Udaltzainek hiriko 36 lokal ikuskatu zituzten eta horietako lautan jende gehiegi zegoela ziurtatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Hainbat kontu ikuskaritza egin dira ubideko obren inguruan; Estatuak egin du bat, baina ez da bakarra izan; kanpoko erakunde batek ikuskatu ditu lanak, bai eta Kontuen Auzitegiak ere; ez da legez kanpoko deus aurkitu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

UNMOVIC Irakeko Desarmea Egiaztatzeko, Kontrolatzeko eta Ikuskatzeko Batzordearen azken txostenak.  Berria - Mundua   2004-12-09

Desarmea ikuskatu zuen IICD Desarmerako Nazioarteko Batzorde Independentea, ordea, prozesuarekin kontent agertu da.  Berria - Mundua   2006-02-12

Indar Atomikoaren Nazioarteko Agentziak nahi duenean ikuska ditzake instalazio nuklearrak.  Berria - Mundua   2004-01-15

3 (era burutua izenondo gisa).

Olde hau harat-honat dabil ilunpean, eta ez dago zoragarriagorik begitarte polit ikuskatuen eta irri alegera apalduen nahaste diskretu hau baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.

Adierazpenok Munduko Medikuak elkartearen egoitzan egin zituen Madrazok, drogaren kontsumo ikuskatuaren gelak sei hilabete dituenean, zerbitzuaren gaineko azterketa egiteko egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus