Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

narriadura iz andeatzea, hondatzea.

Gaurko bidetik jarraituz hondamendi ekologikoa eta ekosistemaren narriadura larria besterik ezin da etorri. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 316. orr.

Gurea, bestela esateko, Denboraren poderioz erortzen hasitako etxea zen, eta narriadura begi-bistakoa izan arren, ez genuen ezer egiten eragozteko. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 21. orr.

Teleobistitis kronikoa zaitzu lotzen burmuinean eta, segidan, gainbeherako narriadura hedatzen gorputz osoan barna. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 25. orr.

Epaitegien jarduna errazteko erabiltzen den itzultzaile sistema, bestalde, ez dela «egokiena» esaten da abokatuen txostenean, «administratzen den Justiziaren narriadura ekartzen baitu batzuetan, bai eta oinarrizko eskubide eta printzipioen urrapena». Berria - Euskal Herria   2004-04-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus