Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galdez adlag 1 eske.

Diru galdez postariak ekarri gutun garratza, bankuaren partez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 100. orr.

Aita Woronieckiri berari, Poloniara idatzi nion, argitasun galdez. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 93. orr.

Arrenka ari zitzaidan laguntza galdez.   - 180. orr.

Kontseilu galdez etorri ere bazatoz nigana!   - 336. orr.

Sarkozyri hitzordu galdez. Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Zeruari erreguka eta otoizka, mirakulu baten galdez. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 464. orr.

Badakigu ere ez gabiltzala honetan adimenaren argi hotzaren ondotik baina bai bihotzeko su beroaren galdez, ez gaitzan bederen munduaren eta mendearen hotzak hil. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 174. orr.

2 galdezka.

Lehen, laminak bizi zirelarik, jin omen ziren hemengo emazte baten galdez, heietarik bat eri zela eta otoi zerbait egin zezon. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 167. orr.

–Agure itsu bat duzu atarian, zure galdez –gaztigatu zion sehiak merkatariari. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 11. orr.

Bera ere harriturik dago eta senargaia uste bezain ongi ezagutzen ote duen ari da bere buruari galdez. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 149. orr.

Beste langile batengana jo zuen, ea zer egin behar zuten galdez. Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten galdez (5); galdez ari (4); galdez eta (3); laguntza galdez (17)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus