Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xendra (orobat xendera g.er.) 1 iz bidezidorra.

Badira mila xendra, bide nahiz bidexka kasko horietan bai eta ordokian ere, guardiek ezagutzen ez dituztenak. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 173. orr.

Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena, horietan guztietan ibili baitira goizean goiz jaikita begirale pare bat. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 24. orr.

Xendra batetik errepideraino jaitsita, Martin eta Bautista armada liberala kanpatua zegoen lekura iritsi ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 197. orr.

Neurekin ibiltzen zen parkeko xendra eta bidezidorretan barrena piztiei jana ematen. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 112. orr.

Badakit kontrabandista maltzurra zarela, eta ezin hobeki ezagutzen dituzula pasabideetara doazen bide eta xendrak oro. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 98. orr.

Alde bietako sasitza sarriaren ondorioz hartxintxarrezko bidea xendra bihurtzeraino estutzen zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 23. orr.

Zaldietatik jaitsi eta xendra batetik abiatu ziren. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 218. orr.

Xendra bat hartu zuten, Lizuniagara iritsi aitzin, eta zeharka ibili ziren usotegien guneraino. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 213. orr.

Xendra batean gora egin nuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 256. orr.

Kapa goratu eta xendraren bihurgunean desagertu zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 27. orr.

Urrats ernean zebilen, eta xara ttipi bateko xendran desagertu zen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 140. orr.

Mehainerateko xendra hertsian. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 19. orr.

So bat aski ote zen xendra lahartsuan tematzeko? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 138. orr.

Arriskutsua eta labaina zegoen xendra, alboko ibaitik sortzen zen hezetasunak bustia. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 343. orr.

2 irud/hed

Ospetsuen bidea alde batera utzita, juxtu alderantzizko xendra hartu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 8. orr.

Bizia bereber ikastera behartua izan zen, xendra okerretan barna galduz, erantzun egokiak itsumandoka harrapatzen saiatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 143. orr.

Zein ziurrago ez da helburua bilatzea eliza legeen bide handitik, ezen ez asmakeria berrien xendra bide berrietarik, hauek xede onez asmaturik ere. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Ez nintzen konturatu patuaren xendrak etengabe hausten badira ere, modu etengabe berean elkartzen direla aurrerago, ez dugula zertan jardun ustezko egia osoaren bila, batez ere delako egia hori gure xendratik kanpo badago. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 130. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Argindarrik gabeko bide-xendrak, eta ilundu ondoren itzuli behar etxera behin baino gehiagotan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 64. orr.

Tren geltokian jaitsita, bidezidor batetik iristen zen hara azkarrena, eta egundokoa izaten zen goizeko tranbia gelditu bezain laster bide-xendra estu eta mehar hartan eratzen zen lasterketa, anbulatoriora lehenbailehen ailegatu eta ahalik eta numerorik onena hartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 9. orr.

4 xendra-bide (orobat xendrabide)

Zein ziurrago ez da helburua bilatzea eliza legeen bide handitik, ezen ez asmakeria berrien xendra bide berrietarik, hauek xede onez asmaturik ere. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 25. orr.

Angelutik Hendaiarat,gaitzeko ibilaldia egiten da, errebide handia utzirik haatik, xokoz-xoko eta xendra-bide batzu hartuz. Herria   2003-07-17

Helduta ohartu naiz herrian sartu aitzin lurrezko xendrabide bat hartzen ahal nuela, asfalto beroaren bihurgune anitzak baztertuz. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus