Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salagarri 1 izond salatua izatea merezi duena.

Politikeroen hipokrisia salagarria. Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Herrialde kontserbadorearen ekintza salagarriak. Berria - Harian   2005-08-04

Horregatik iruditzen zaio ETAri aberri eguna berari menia edo tregua eskatzeko aprobetxatzea "mingarria, lotsagarria eta salagarria" dela. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 113. orr.

Haren ustez, «zentzugabekeria eta astakeria» da Urkulluk esandakoa; «erabat zoritxarrekoa, ulertezina eta salagarria». Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Horixe pentsatzen dute, intromisio lazgarria izan zela hura, guztiz salagarri eta arbuiagarria, zaila baita pentsatzea, inoren mesedetan aritu zirenik liskar haietan eskuhartu zutenak. hizkuntza eskubideak ez bermatzeagatik hainbatetan medikuen eta gaixoen artean sortu diren gaizki ulertuak ere salagarriak iruditzen zaizkie. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 52. orr.

Korsikaren eta kontinentearen artean lotura egiten duen konpainia batek batean eta bestean bizi direnen lanpostuak berrorekatzea ez dut salagarritzat jotzen. Berria - Mundua   2004-09-23

2 salatzen duena.

Keinu zapuztua jokalariak esku artean zuèn karta-jokoaren salagarri izan zitekeen, jakina... Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 86. orr.

Akabo da Hester gaixoarekikoa -errukitu zen Nora- epaileak berak baino askoz ere arrano eta putre sarraskizaleago horiekin, soinekoko A adabaki salagarria baino askoz ere kondena latzagoa erabakia baitute. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus