Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xenofobia 1 iz atzerritarren eta atzerriko gauzen kontrako gorrotoa.

Euskal idazle bati ahozkotasunaz galdetzen diotenean, azpian dagoena betiko xenofobia da. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 69. orr.

Xenofobiak formarik bariatuenak har ditzake, ideia "atzerritarren" jasanezin ideologikotik, kontinente osoetako arrazen erdeinuraino. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 183. orr.

Islamaren jarraitzaileen kontrako xenofobia saihesteko politikak sustatzea. Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Komunitate ezberdinetan gero eta handiagoa den xenofobiari aurre egiteko bide baketsua sendotzea dugu xede. Berria - Mundua   2004-06-18

Kontxi Bilbao legebiltzarkideak Espainiako Gobernuari «arrazakeria eta xenofobia sustatzea» leporatu zion. Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Baztertzea da sozializazioaren antitesia, eta masako langabezian, xenofobia berpiztu berrian eta familiak desegitean nabarmentzen da bereziki. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 107. orr.

Uste dut "un sang impur abreuve nos sillons" arrazakeria eta xenofobia dela. Herria   2004-01-01

Badakizue, gazte talde erradikalen xenofobiaren arazoa dagoela, langile etorkinei erasoekin, asilante etxeen erreketekin, etab. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 85. orr.

Xenofobiaren makinaria martxan da dagoeneko Frantziako presidentziarako hauteskundeei begira. Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna. Berria - Euskal Herria   2004-03-17

2 (izenondoekin)

Belgikan ere xenofobia eta arrazakeria handia dago, eta horri eta aurreiritziei aurre egin behar zaie. Berria - Mundua   2006-01-14

Ederra hautaketa, xenofobia hutsa ezkutatzen duena. Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Genet, beste batzuekin batera, Sartre, esaterako, xenofobia faxista haren kontra aritu zen, ahal zuen foro guztietan hura salatzen. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 70. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparraldeko politikari ainitzek ihardoki dute [...] "persona non grata" latinezko erranaldi berexle horren kontra, hitz horien azpian suma daitezkeen xenofobia sentimenduen sustatzea leporatuz abertzaleei. Herria   2001-04-26

Txostenak dio Arartekoak «era askotako kexuak» jasotzen dituela torturen, begirunerik gabeko tratuen edo xenofobia kontuengatik. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Batetik, merkatua osatzeko jende hori behar dute; baina, bestetik, etorkinen sarrera kontrolatu nahi dute arrazakeria edo xenofobia arazoak saihesteko. Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Gobernuek Kontalaria gonbidatu beharko lukete, arrazakeria, bazterketa eta xenofobia kasuak aztertzeko. Berria - Euskal Herria   2004-03-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazakeria eta xenofobia (3)

arrazakeria eta xenofobiaren (3); arrazakeriaren eta xenofobiaren (6); xenofobiaren aurkako (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus