Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maitemindu, maitemin(du), maitemintzen 1 da ad maiteminak joa gertatu.

Denok maitemindu gara noizbait. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 256. orr.

Zergatik maitemintzen gara? Pello Salaburu   «Euskararen etxea» - 188. orr.

Aldi baten buruan, Sorek ibarrean bizi zen emakume batez maitemindu zen Sansom. Elizen arteko biblia   Epa 16,4

Monikaz maitemindu berritan bere leihora begira egon eta euripean ibili nintzen egunak ekartzen nituen gogora. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 91. orr.

Emakume maratz prestu batez maitemindu zen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 32. orr.

Ikastaroko neska guztiak maitemindu ziren noski hartaz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 80. orr.

Jakob Rakelez maitemindu zen, eta esan zion Labani: [...]. Elizen arteko biblia   Has 29,18

New Yorken bizi den gizon batekin maitemindu zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 144. orr.

Gero, ostera, Kartarik Jagdish Noonia ezagutu zuen eta harekin maitemindu. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 93. orr.

Gero beste norbaitekin maitemindu zen neska, eta banandu egin ziren. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 273. orr.

Eta ni haren ipurdiaz maitemindua gelditu nintzen betiko. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 107. orr.

Zurekin maitemintzen hasia naiz" esan nahi dio... baina ez du egingo. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 66. orr.

Maitemindua nago nire neba Rodolforekin. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 173. orr.

Maitemindua nago nire neba Rodolforekin. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 173. orr.

2 (adizlagunekin)

Judu familia aberats bateko alabarekin oso maitemindu ondoren. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 75. orr.

Auzuneko mutil bat seko maitemindu zitzaion. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 248. orr.

Banekien, bada, nitaz hain sutsuki eta itsuki maitemindu zèn emakumea nor zen. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 215. orr.

Zoroki maitemindu ziren biak. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 18. orr.

Hitz batez erranda, arruntik maitemindua nintzen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 189. orr.

3 irud/hed

Zakurra guztiz maitemindu zen nirekin, eta bat-batean ia. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 135. orr.

Billy erregearen zaldiaz maitemindu zelako. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 309. orr.

Euskal Herria inoiz zapaldu gabe gure kulturaz eta euskaraz maitemindu zen alemaniar bidaiari baten bi nobela itzuli nituen. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 180. orr.

Eta Holandaz maitemindu zen, han haize-errota mordoa baitago. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 30. orr.

4 (du aditz gisa)

Maitemindu zaituen andreak ezezkoa ematen dizunean bihotza urratu egiten da. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 41. orr.

Berriz maitemindu zaitut. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 156. orr.

Nik nahi nuen neska maitemindu nezakeela, neuk hala nahi izanez gero. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 105. orr.

Kontrabaxuarekin maitemindu zuela aitortzen du Nick Valdibiak. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 27. orr.

Maitemindu duen mutil gaztea deskribatzen du, ezkon-hitza emateko jaia ere bai. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 181. orr.

· Ni kontaerak maitemindu ninduen, eta, oraindik ere, gertaerak kontatzen dituen jendeak harrapatu egiten nau. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 232. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Heroi maitemindu baten abenturak. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 38. orr.

Usapal maitemindu parea zen hura. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 64. orr.

Dena mutil maitemindu batek neska bat eraman zuelako. Ez genuen gaizkile itxurarik inondik ere, izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 110. orr.

Gaixo ohi askok erizainenganako miresmen ia maitemindu baten oroitzapena azpimarratzen dute, erizainaren lana halako amatasun babesgarri baten argitan ederturik. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 144. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Egia da, Peterrek maite nau, ez maitemindu batek bezala, lagunak bezala baizik. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 329. orr.

Baina zer da maitemindu etsitu bat? Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 59. orr.

Maitemindu goiztiar batzuk aulkietan sekretuak trukatzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 424. orr.

Mendekua hartzen duen maitemindu zapuztuarena. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 101. orr.

Maitemindu babalore aurpegi horrekin. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 11. orr.

Mariet treneko maitemindu-bikote erromantikoeneko osagarri izan zen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 119. orr.

Maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus