Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartarazpen iz zerbait ohartarazen den mezua edo agiria. ik jakinarazpen.

Aurelianok hitzei eutsi zien, baina honako ohartarazpen hau ezarri zion aurrez: [...]. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 143. orr.

Joan zen abenduan ohartarazpena egin zion batzordeak konpainiari: salaketei otsailaren 15a baino lehenago erantzun, edo bi milioi euroko isuna ordaindu egunero. Berria - Gaiak   2006-02-03

Oso ohartarazpen argia da: klima aldaketa abian da eta larriagotzen ari da. Berria - Gaiak   2004-11-11

Gero txosten bat bidali zuen Hradecera eta niri ohartarazpen bat iritsi zitzaidan. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 68. orr.

Hilaren 4 an Jiménez Velasco Aguraineko notarioaren ohartarazpen bat jaso nuen, egun horretan ireki behar zutela nire izenean ezarritako dokumentua, 1885etik han zegoena gordeta. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 44. orr.

-Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 258. orr.

Alkateari egindako ohartarazpen bat soilik espero zuten askok. Berria - Gaiak   2004-08-13

Uste dut badela hor mezu bat guretzat, ohartarazpen moduko bat, nola jokatu beharko genukeen esaten ari zaiguna. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus