Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

salaketa [3212 agerraldi, 143 liburu eta 1554 artikulutan] 1 iz salatzea. ik salakuntza.

Salaketa hori zela eta, auzia izango zen eta auzi horretan ministroa bera sartuko zuten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 203. orr.

Traizioz hil hituen nire anaiak; hori duk nire salaketa. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 102. orr.

Salaketa bati esker harrapatu genituen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 202. orr.

Alabaina, ero batek baino ez luke pentsatuko salaketa horrek lotsaraziko zuenik, inoiz ez baitzitzaion burutik pasatu kontrabandoan aritzea delitua izan zitekeenik. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 88. orr.

Emakumeak ere salaketa horiexei erantzun beharko die, atxilotu baitute. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 118. orr.

Salaketa guztietatik 15 kasuk zigorra merezi dutela ondorioztatu dute ikuskatzaileek. Berria - Ekonomia   2004-06-03

McCoy-ren idazlanetan indarkeria gogorra agertzen da, eta marginazio eta zapalketaren salaketa ere maiz. Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy - 3. orr.

Auzoko batek esan zigunean anaia entzun zuela irratian, ezetz erantzun genion, ezin zitekeela bera izan; salaketen beldur ginen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 84. orr.

Emazteen kontrako bortizkeriaren salaketa. Herria   2004-02-26

Lan baldintzen salaketa Ospitaleko batzorde teknikoan. Herria   2005-12-01

Poitou aldeko jendarme erretiratu baten salaketak eragin zuen ikerketa. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 58. orr.

Petrusek aseguru-etxeetan duen konfiantza gorabehera, bere salaketak ez du aurrerabiderik. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 183. orr.

Ospitalera joanez gero, salaketak izango zirela, polizia agertuko zela. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 189. orr.

Bere aurkako hamar salaketari egin zion aurre atzo Michael Jackson kantariak, Kaliforniako auzitegi batean. Berria - Kultura   2004-05-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salaketa xuxena, ikusiz zer desmasia izigarriak egin lezazkeen mota hortako bide batek. Herria   2005-10-06

Bai salaketa barregarria, bai oinarri eskasekoa, ez da hala? Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 169. orr.

-Hori salaketa larria da -Pilarrek, bere buruaren defentsan-. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 114. orr.

Ez egin salaketa faltsurik lagun hurkoa heriotzara kondenarazteko. Elizen arteko biblia   Lb 19,16

Ikerketari hasiera eman ahal izateko, lagungarri izanen omen zen salaketa formal bat aurkeztea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 334. orr.

Lan handiagoa izan zuen bere salaketa bihurritsu hura justifikatzen. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 145. orr.

Salaketa publikoa jendea informatzeko beste era bat ere bada. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 169. orr.

Baina bere salaketa publikoak ez du erantzunik jaso. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 144. orr.

Jaitsi egingo naiz, bada, salaketa zuzena den ikustera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 51. orr.

Isilpeko salaketa onartzen da orduan, eta publikoa zigortzen. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 53. orr.

Bere burua salatu zuen -zorioneko salaketa!-, zaharra izanik ere, mundua maite zuelako. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 348. orr.

Ez zen [...] salaketa zuzen erasokor bat izan, jokaera sotil bat baizik. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 192. orr.

3 (aditzekin objektu gisa)

Salaketa egin beharko diagu hire kontra, agintariak iraintzeagatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 200. orr.

Apaizburuek salaketa asko egiten zituzten haren kontra. Elizen arteko biblia   Mk 15,3

Zergatik egin zuen zure aurkako salaketa? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 92. orr.

Alabaina, egiten didan salaketa hain duk gogorra, non, aurre egiten ez badiot, ohorea baitut galduko. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 100. orr.

Ertzainak agertu zirenean salaketa jartzeko asmoa agertu zuen, tabernako nagusiaren eta oihuka aritu zirenen aurka. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 169. orr.

Joxe Mari eta biak joan ziren epaitegira, salaketa ipintzera, baina salaketa bertan behera geratuko zen, ez baitzegoen nor salatu. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 147. orr.

-Baina salaketa bat ezarri dute Epaitegian nire aurka. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 156. orr.

Itoizko Koordinakundeak Madrilgo Probintzia Auzitegian aurkeztu zuen urtegiaren arduradunen kontrako salaketa, eta aintzat hartu zuen epaileak. Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra» - 44. orr.

Ezen, ba al dute, egiaz, salaketa haiek jaurtitzeko froga argi eta erabatekorik? Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 12. orr.

Xerxesen erregealdiaren hasieran, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulitakoen etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen aurka. Elizen arteko biblia   Esd 4,6

Ondoren ken dezala salaketa epaitegitik. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 157. orr.

Utzi lana aldi batez, eta horren ordainetan, neskak edo haren familiak salaketa kentzea lor dezake unibertsitateak. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 57. orr.

Lehiaketa Batzordeak Clementeren kontrako salaketa artxibatu du. Berria - Kirola   2006-03-08

Bestela norbait gainera jauziko zaigu anakronismoaren salaketa jaurtiz. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 329. orr.

Kapitaina etorri zitzaigun behin esanez zerraldoetan armak gordetzen genituelako salaketa heldu zitzaiola eta miaketa egin behar zuela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 43. orr.

Biek planta egin behar zuten pixa egitera joanak zirela hara, polizien salaketa saihestearren. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 59. orr.

Bi salaketak onartzen ditut. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salaketa-orri bat bete genuen, bestela aseguruak ez zigulako ezer ordainduko. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 176. orr.

Horiek dira salaketa-karguak? Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 65. orr.

Salaketa gutun hori komunikabide guziei hel-arazi die Erien Axurantza Kutxak, eta denbora berean, Justizia eta Afera Sozialen ministroei. Herria   2004-06-10

Orain, beste bati esaten diolarik, salaketa-hitzaldi horri guztiari melodramatiko irizten dio. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 88. orr.

Baionan ginuen joanden ortzegunean Amnesty-ren ordezkaritza bat, 2003 urteari doakion munduko txostena aurkezteko: 475 orrialdeko salaketa liburu gotor bat. Herria   2004-06-03

Salaketa tonua du Dantek: bai botere politikoaren eta bai botere espiritualaren eguzkiak itzalita ikusten ditu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 19. orr.

Salaketa-bulegoan aurkezten da, eta handik korridore-labirinto batean zehar Ostutako Autoen Sailera eramaten dute. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 202. orr.

Horrela, sakramentu bat salaketa-bulego bihurtu zuten, eta baita sakrilegio-bide ere. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 116. orr.

Haren hitzek, Hasiera-hasieratik jadanik, salaketa kutsua izan zuten, salaketa eta eskakizun kutsua. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 57. orr.

Nire galderak salaketa-hotsa izan dik. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 217. orr.

Nork esan dik nigana etortzeko, salaketa kontu horiekin? Josu Landa   «Odolbildua» - 60. orr.

Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 369. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Entrenatzaile batek kargua utzi du ustelkeria salaketengatik.Tortura salaketa batzuk entzun ditugu egunotan. Berria - Kirola   2006-02-22

Manifestazioak, tortura salaketak, atentatuak. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 163. orr.

Ez da sekula izan inolako auzitegitan ezer goitik beheraino frogatuagorik zenbaiti heriotza ekarri zioten sorginkeria-salaketak baino. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 212. orr.

6 ipar jakinarazpena.

Izan zen lehenik Abou Hafo Al-Masri deitu brigaden salaketa bat, ziona beren gain hartzen zutela egintza hori Europako Kurutzedunen Batasuna deitzen zuten baten kontra. Herria   2004-03-18

Bestalde, auzapezak salaketa egin du holako bahiketa ez dela onesten ahal. Herria   2005-12-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurka jarritako salaketa (13); aurka salaketa jarri (5); aurkako salaketa (132); aurkako salaketa aurkeztu (10); aurkako salaketa jarri (34); aurkako salaketa jarriko (9); aurkako salaketa jartzeko (7); aurkeztu zuen salaketa (9); aurkeztutako salaketa (6); auzi salaketa (7); batasunaren salaketa (6)

egindako salaketa (21); eginiko salaketa (6); emakumeak salaketa jarri (8); enpresaren aurkako salaketa (4); familiak salaketa jarri (4); gobernuaren aurkako salaketa (8); hiru salaketa aurkeztu (4)

jarri du salaketa (4); jarri zuen salaketa (13); jarri zuten salaketa (7); jarritako salaketa (48); kontra jarritako salaketa (6); kontrako salaketa (76); kontrako salaketa jarri (25); kontrako salaketa jarriko (6); nire salaketa (4)

ppren salaketa (4); romanoren tortura salaketa (4)

salaketa artxibatu (15); salaketa artxibatzea (8); salaketa artxibatzea erabaki (5); salaketa artxibatzeko (5); salaketa asko (10); salaketa atzera bota (5); salaketa aurkezteko (4); salaketa aurkeztu (65); salaketa aurkeztu zuen (19); salaketa aurkeztuko (5); salaketa aztertu (5); salaketa bakarra (4); salaketa bana (6); salaketa bat egin (8); salaketa bat jarri (15); salaketa baten ondotik (4); salaketa bera (9); salaketa berretsi (8); salaketa berretsi du (4)

salaketa egin (41); salaketa egin dute (4); salaketa egin zuen (4); salaketa eta eskaera (4); salaketa ezarri (23); salaketa ezarri dute (5); salaketa faltsua (12); salaketa faltsuak (11); salaketa gehiago (9); salaketa gogorra (4); salaketa gogorrak (11); salaketa gogorrak egin (8); salaketa horren harira (4)

salaketa ipini (12); salaketa izan (11); salaketa izango (4); salaketa jarri (287); salaketa jarri dio (16); salaketa jarri ondoren (8); salaketa jarri zuen (79); salaketa jarria (5); salaketa jarriko (40); salaketa jarriko du (13); salaketa jartzea (16); salaketa jartzea erabaki (5); salaketa jartzeko (30); salaketa jartzen (5); salaketa jartzera (8); salaketa jaso (25); salaketa kanpaina (9); salaketa kendu (7); salaketa kopurua (4)

salaketa oldea (5); salaketa onartu (9); salaketa publikoa (6); salaketa publikoak (4)

salaketa ugari (11); salaketa ugari jaso (5)

tortura salaketa (69); tortura salaketa artxibatu (7)

aurka jarritako salaketak (7); aurkako salaketak (30); aurkeztutako salaketak (7); bere aurkako salaketak (4); bere salaketak (4)

egindako salaketak (16); eginiko salaketak (9); eginiko tortura salaketak (4); herritarren salaketak (7)

iruzur salaketak (7); jarritako salaketak (16); kontrako salaketak (28); kontrako salaketak jarri (7); nazioarteko salaketak (4)

presoen salaketak (4)

salaketak aintzat hartu (4); salaketak aurkezteko (9); salaketak aurkeztu (8); salaketak aztertu (4); salaketak baztertu (7); salaketak baztertu zituen (5); salaketak berretsi (5); salaketak biltzeko (4)

salaketak egin (17); salaketak egitea (4); salaketak egiteko (4); salaketak egiten (5); salaketak egon (4); salaketak faltsuak (5); salaketak gaitzetsi (4)

salaketak ikertu (4); salaketak ikertuko (4); salaketak ikertzeko (8); salaketak ikertzen (6); salaketak izan (9); salaketak jarri (28); salaketak jarri zituzten (5); salaketak jartzen (4); salaketak jaso (9); salaketak jasotzeko (4); salaketak jasotzen (4)

salaketak ukatu (7); salaketak ukatu ditu (4)

tortura salaketak (110); tortura salaketak ere (4); tortura salaketak ikertzeko (6); tortura salaketak izan (4)

ustelkeria salaketak (5)

jarritako salaketan (5)

egindako salaketaren (4); jarritako salaketaren (14); salaketaren arabera (9); salaketaren berri (7); salaketaren harira (7); salaketaren ondorioz (11); salaketaren ostean (5); tortura salaketaren (8)

egindako salaketari (4)

kontrako salaketarik (5); salaketarik egin (7)

egindako salaketei (8); eginiko salaketei (4); salaketei aurre egiteko (5); salaketei erantzun (4); tortura salaketei (13)

egindako salaketen (6); salaketen arabera (7); salaketen aurrean (5); salaketen berri (7); salaketen harira (4); salaketen inguruan (9); tortura salaketen (24); tortura salaketen inguruan (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus