Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartezin 1 izond ezin ohartuzkoa.

Baina amari apoplexiak eman zionetik, konturatu ere ez zen egiten hankarik ba ote nuen, adi-adi egoten baitzen haren keinurik ohartezinena zaintzen, zerbait behar ote zuen jakiteko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 308. orr.

Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 165. orr.

Artetan besteen buruen artetik harena ikusten nuen, lepo mehe luzean txertaturik, ile ilun hostotsua haizearen ufako arinak eta gorputzaren mugimendu erregular eta sotilak dardara ohartezinean ezartzen zutela. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 31. orr.

Joxek baietz dio buruaren mugimendu ia ohartezin batez. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 107. orr.

Gizonak gaixotasun ohartezin eta ohiko batengatik hil izan dira halakoetan: makaltasunean eta miserian jaioak, bortizkerian edo gobernuaren aurreiritzietan, nola suntsitzen zituzten ikusi izan dute, maiz suntsipenaren kausez ohartu ere egin gabe. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 118. orr.

Abelek modu ia ohartezinean mugitu du burua baietz esateko. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 23. orr.

2 (adizlagun gisa)

Begi txikien distirak soilik nabarmentzen zuen gelako mugimendu oro jarraitzen zuela, ohartezin. -Nongoa hut hi, hain mentsa? -galdegiten zidan, trankalaka, Joanesek bere iloba zuzena nintzela jadanik ohartezin. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 30. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus