Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panpinatu (orobat panpindu g.er.; Hiztegi Batuan panpinatu agertzen da), panpina(tu), panpinatzen 1 da/du ad apaindu, dotoretu.

Gehienek badakite herri hortako Etxauzearen berri: nola panpinatua den bere aspaldiko nortasuna ere zainduz aspaldiko jauregi zaharra eta zer bisitak dauzkan herritar eta kanpotiarretarik. Herria   2002-10-17

Lehen aldia nuen bakarka hitz egiten niola, Maruxa, eta nik behintzat masailak piper hautsez panpinatu izan balizkidate bezala egon behar nuen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 174. orr.

Lasai jesarriko naiz borreroak eta bere laguntzaileak bizargin adeitsuak legez panpinatuko nauten aulkian. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 160. orr.

2 panpina bihurtu.

Izan ere, horrela egiten du lan estereotipoak, pertsonak panpinduz; haiei barrua kendu eta hutsunea ideia-lastoekin edota ideia-trapuekin betez; pertsona odolki antropomorfo bihurtuz, irudi batekin esanda. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus