Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panpinatxo (orobat panpintxo g.er.) 1 iz tamaina txikiko panpina.

Eserleku bakarreko aeromodeloa saldu, eta bi eserlekukoa erosi nuen, eserlekuetan panpinatxo bana ipintzen nuela. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 242. orr.

Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 258. orr.

2 adkor panpina.

Hor dago zure panpinatxoa eder-eder. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 110. orr.

-Hartu dezagun Thailandiako panpinatxo bat eta nik erdia ordainduko dut. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 31. orr.

Nire inguruan jarri ziren, jela hartu eta zehazki jabontzen hasi zitzaizkidan, nik utzi egiten nien, ume txiki batek bezala, haiek "panpintxo" eta "polit hori" esaten zidaten, eta astiro-astiro hasi ziren nire larru guztia zeharkatzen, igurzten, masaiatzen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 119. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus