Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galera1 1 iz galtzea.

Baina hori galdu egin dugu, galera bat dago hor. Berria - Kultura   2004-05-19

Galera, zapuzte eta etsi-behar baten umeak gara. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 113. orr.

EBko arrantza politika, hein handi batean, Afrikako basa animalien galeraren erantzule dela esan dute Afrikako fauna basatia ikertzen duten biologoek. Berria - Gaiak   2004-11-13

Euskararen galera. 3111

Foruen galera haragian sufritu zuen aberrizale haietakoa, foruzale amorratua. Berria - Kultura   2004-01-24

Gizakiaren jaiotzara, paradisuaren galerara, Adanen mitora egingo dute itzulia Goazekoek. Berria - Kultura   2004-11-25

Aseguru etxeak ez du alabaren galera ordainduko. Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Gizon lodi atsegina zen, gerraren irabaziak baino bakearen galerak nahiago zituena. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 61. orr.

Irabaziak eta galerak izan behar dira kontuan proiektua bideragarria den ikusteko. Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Itsas ibilaldi honek kalte eta galera handiak ekarriko dituela. Elizen arteko biblia   Eg 27,10

Zaharragoa eta jakintsuagoa baina ez hargatik hobea, ispilura begiratuko zuen aurkikuntza eta galera hark aurpegian arrastorik utzi ote zion ikusteko. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 210. orr.

Ematen zuen ez zela gai ezeren galeraz jabetzeko: ez bere baitako funtzioren baten, ez gauza baten, ez pertsona baten galeraz. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 83. orr.

Meningitisa, funtsean, nerbio sisteman dauden defentsen galera da. Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Oinarrizko giza balioen galeraren inguruan mamiturik dago poemarioa. Berria - Kultura   2004-01-24

Baina, lobulu frontalen galerak eta amnesiak eragindako axalekotasunaren gainetik, ba ote zen Greg sakonagoko bat gaixotasunaren azpian? Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 81. orr.

Puxkanaka, txoko honetan hizkuntza eta nortasuna galtzen ari dela, gure gain hartu nahi izan dugu egun horren antolakuntza, ahal den bezainbat galera tipitzeko. Berria - Kultura   2004-11-04

Ez dut uste haserrea edo jeloskortasuna zenik, areago zen galera baten zimikoa. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 55. orr.

Uholdeek eragindako galerak zehazteko. Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Lanaldiaren murrizketak lan-kostuen areagotzea ekar baitezake, baina ez, nahitaez, lehiakortasunaren galera. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 134. orr.

2 (ekonomiaren ingurukoak)

Unerik latzena 2001ean bizi izan zuen, galera 45.208 eurokoa baitzen. Berria - Euskal Herria   2004-04-14

250 hildako eta 2,4 bilioi dolarreko galerak eragin zituen duela zazpi urte pairatu zuten Winnie tifoiak. Berria - Mundua   2004-08-14

Gizarte Segurantzaren galera kitatzeko. Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Meteorologoek iragarri dutenez, 15-17 milioi herritarrek galerak izango dituzte. Berria - Mundua   2004-09-26

%40ko galerek diru laguntzak jasotzeko eskubidea emango lukete? Berria - Ekonomia   2004-07-30

New Yorkeko burtsan ere galerak nagusitu ziren hasieratik. Berria - Ekonomia   2004-05-18

Mitsubishi Tokyok UFJren galerak ordainduko ditu. Berria - Ekonomia   2004-09-11

Ibex-35eko akzio guztiek izan zituzten galerak. Berria - Ekonomia   2004-05-11

Bezperan Wall Streeten izandako galerei segika hasi ziren indizeak. Berria - Ekonomia   2004-04-15

Erosteko ahalmenaren galera 2.000 eta 3.000 euro artekoa azken bi urteotan. Berria - Ekonomia   2004-03-09

Argazki kamera arrunten salmentaren beherakadak eragin dizkion galerei aurre egin ahal izateko. Berria - Ekonomia   2004-01-23

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Oxigenoa eta elikagaiak galera handirik gabe igarotzen dira airetik odolera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 110. orr.

Laudiok eta Amurriok biztanleak galdu dituzte 1996. urteaz geroztik, baina galera txikia izan da. hil izan balute, galera ikaragarria gertatuko zen. Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Galera izugarria jasan zuten erasotzaileek, eta gelditu egin behar izan zuten. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 96. orr.

Gure belaunaldiak galera neurgaitzak ikusi ditu. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 136. orr.

Manex Goihenetxe galtzea mingarri zaigu, jakina, baina galera eramangarriago egiten digu jakiteak berak utzitako lanak eta eraikitakoak gurean bizirik dirauela. Berria - Kultura   2004-05-06

Jasser Arafaten heriotza galera handia dela esan du Tahboub diputatuak. Berria - Mundua   2004-11-13

Historiako [...] galera, sarraski, garbiketa edo hondamendi lazgarrienez mintzatzeko. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 85. orr.

Galera sentsorial-neuralen ondorio sotilak anatomikoki adierazteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 58. orr.

Haurtzaroko paradisuaren eta aitaren bat-bateko galera. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 170. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galera sentimendu hori hainbat poematan agertzen zaigu. Berria - Kultura   2004-07-24

Istripu ondoko galera-sentsazioa, kolorea ikusi ezinik gelditzen den beste edonori gertatuko litzaiokeen bezala, jasangaitz zitzaion Jonathan I.ri. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 51. orr.

Erbesteratze- eta galera-sentipenek eta oroiminak mundu mota bat, berak galdutako benetako munduaren ordezko bat eskatzen bazuen ere, [...]. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 171. orr.

Galera kontu horiek denak gezurrak dira. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 113. orr.

Beraz, galera-banaketa bat izango da merkatari frantsesaren eta holandarraren artean.   - 78. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hondamendi naturalek giza galera handiagoak eragiten dituzte herrialde pobreetan herrialde aberatsetan baino. Herria  

Entzumen-galera partziala. 25319

Odol-galera geratzen zitzaionean, gorputz osoa puzten zitzaion. 25320

Baina konfiantza galera etorri zen bat-batean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 232. orr.

Emakume heldu batek gizon gazte batengandik duintasun galerarik gabe har zezakeena. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 13. orr.

Inolako hobekuntzarik gabe egin zen hobekuntza izan zen, eskumen eta burujabetza galera ekarri zuen. Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 180. orr.

Mineral-galera nabarmena izan zuten hezurretan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 36. orr.

Azken hiru urtetako lanpostu galeren ondorioz. Berria - Mundua   2004-10-24

Bi arrazoi nagusik eragin zuten boto galera. Berria - Mundua   2004-05-15

Orain arteko diru galeren metatzea gelditzea eta orekatzea izan da aurtengo lorpenik garrantzitsuenetarikoa. Berria - Euskal Herria   2004-04-14

1.000 milioi dolarreko diru galerak eragingo ditu. Berria - Mundua   2004-08-15

Diru-galera handiak. Berria - Ekonomia   2004-05-12

Dolarraren balio galera hizpide Floridan hasi berri den bileran. Berria - Ekonomia   2004-02-07

Diru sarreren eta galeren arteko aldea handitu egin da. Berria - Ekonomia   2004-09-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askoren galera (3); baina galera (6); baita galera (4); balio galera (6); baten galera (6); bere galera (3); bioaniztasunaren galera (3); biziaren galera (3); bizitzaren galera (3); boto galera (4); da galera (8); diru galera (11); diru galera handiak (5); du galera (3); duen galera (4); edo galera (3); entzumen galera (3); ere galera (8); espezieen galera (3); eta galera (36); euroko galera (5); euskararen galera (3)

galera azkartzen (3); galera baino (4); galera bat (9); galera batek (3); galera baten (3); galera da (7); galera dago (4); galera dakar (4); galera dakarrela (3); galera dela (6); galera edo (4); galera ekarri (5); galera ekarri zuen (3); galera ekarriko (3); galera ekonomiko (3); galera ekonomikoa (3); galera ekonomikoak (12); galera ekonomikoak izango (3); galera eragin (5); galera eta (18); galera guztiak (3)

galera handi (6); galera handia (23); galera handia izan (5); galera handia izango (3); galera handiagoak (4); galera handiak (42); galera handiak ekarri (3); galera handiak eta (3); galera handiak izan (9); galera handiak izango (3); galera handiena (3); galera handienak (5); galera handirik (5); galera haren (3); galera hark (3); galera hartaz (3); galera hauek (6); galera hori (17); galera horiek (11); galera horien (3); galera horrek (6); galera horren (6); galera horri (4); galera hura (3); galera ikaragarria (3); galera iragartzen (3); galera izan (8); galera izan du (3); galera izan zuen (3); galera izango (4); galera izugarria (5); galera nabarmena (3); galera sentitzen (3); galera txikiak (7); galera txikiak izan (3)

gizarte segurantzaren galera (4); haren galera (3); hori galera (3); horrek galera (3); horren galera (3); izandako galera (3); kalte eta galera (4); lanpostu galera (3); lanpostuen galera (4); milioi euroko galera (3); odol galera (3); pisu galera (3); segurantzaren galera (4)

baina galerak (4); balio galerak (5); diru galerak (9); ditu galerak (5); dituzte galerak (4); dizkion galerak (3); dolarraren balio galerak (3); dolarreko galerak (11); dolarreko galerak eragin (4); eragindako galerak (5); eta galerak (12); euroko galerak (21); euroko galerak izan (10); ez zituzten galerak (3)

galerak baino (3); galerak ekarri (3); galerak ekarriko (3); galerak eragin (9); galerak eragin zituen (3); galerak eragiten (3); galerak ere (3); galerak eta (12); galerak ez (8); galerak izan (56); galerak izan ditu (7); galerak izan ziren (5); galerak izan zituen (6); galerak izan zituzten (13); galerak izaten (4); galerak nagusitu (4); galerak nagusitu ziren (4); galerak pilatu (4); galerak pilatu ditu (3); galerak pilatzen (3); galerak pilatzen ari (3)

irabaziak eta galerak (3); izandako galerak (4); milioi dolarreko galerak (9); milioi euroko galerak (18); milioiko galerak (4); pasako galerak (4); pasako galerak izan (3); ziren galerak (4); zituen galerak (5); zituzten galerak (8); zituzten galerak izan (3)

balio galeraren (3); eta galeraren (3); galerarekin batera (5); galeraren oroimenezkoa (4); galerari buruz (4); galerari buruzko (3); haien galeraren (3)

eta galeren (3); galerarik gabe (3); galerarik handienak (3); galerarik izan (7); galerarik izan ez (4); galerei aurre (5); galerei aurre egiteko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus