Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartxo iz ohar laburra; adkor oharra. ik oharño; ohartto.

Zilegi izan bekigu ohartxo batean gomutatzea nola gizartearen ikuskeran, eta gero nazionalismoan, A. D. Smithek ere bi korronte handi bereizten dituen: baina horiek ez dira frantsesa versus alemana edo Ilustrazioa versus Erromantizismoa, baizik tradizio franko-alemana versus anglo-amerikanoa. Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian» - 164. orr.

Hitanoaz ere nahiko nuke ohartxo bat egin. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 225. orr.

Moja baten egunkaria zen, ohartxo labur eta hitz gutxikoen sorta bat, ospitaleko bizitzari buruzko irudipenak jasotzen zituena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 80. orr.

Ikasturte-hasierako ohartxo batzuk ditut zuentzat. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 116. orr.

Poliziaburuak ohartxo bat idatzi zion berehala, arratsean bere etxera etortzeko gonbita eginez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 302. orr.

Paperetako bat Lauaxetak utzitako ohartxoa zen. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 133. orr.

Ohartxo bat zegoen post-it horian idatzia: [...]. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus