Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

panpox 1 izond/iz polita, ederki apaindua dena.

Lehen lerroko emazte panpox batek, urre eta zilarrezko bere girgileria ozenki inarrosiz, arrosa zimel bat aurtiki zion aurpegira. Itxaro Borda   «%100 basque» - 75. orr.

Hatsa zintzurrean trabatzeko moduko neska panpoxak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 114. orr.

Zu bai neska panpoxa; esaten dizut bai, zu zarela onena. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 181. orr.

Gaurko antzezle panpox asko ere onddo hutsak dira, makilajea kenduta. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 82. orr.

Norma Jeanen irudiko estralurtar panpox bat. Itxaro Borda   «%100 basque» - 192. orr.

Zer nahi duzu egitea, panpox horrek? Jon Arretxe   «Ostiralak» - 29. orr.

-Rosario? -erantzun zidan noizbait- panpox hau hire bila etorrita, zertarako nahi duk hik atso zalamandrana hori? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 296. orr.

Aise barkatzen ahal zitzaion Edurne bezalako panpox loti bati. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 262. orr.

2 irud/hed

Gasnak, ogi zakuak eta oilasko panpoxak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 43. orr.

Tadjikek eman zion lehen dirutzarekin Rivoli karrikako magasin panpox batean aratxe larruzko zapata zuri-beltzak erosi zituen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 83. orr.

Akordatzen naiz [...] eguraldiari buruz hitzalditxo bat emango ote nien Goierriko herri panpox batetik, Zeraindik hain justu, deitu zidatenean sentitu nuen zirrara. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 151. orr.

Zahar etxeak bera ere zahartua dago, izanagatik ere kanpoz itxura panpoxa. Herria   2005-02-10

Afari denboran, Abelek, mahaiaren erdian ezarri zuen kutxa panpoxa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 70. orr.

3 (adizlagun gisa)

Cadinek panpox agertzeko gogoa ere izaten zuen batzuetan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 259. orr.

Igandeetan panpox samar jartzen dute, pittin bat, apenas. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 255. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emazte panpox (3)

neska panpoxa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus