Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galera2 1 iz antzinako gerraontzia, karel-apala, belez eta arraunez ibiltzen zena.

Galera bat itsasoan aurrera doa, Baionatik Ostendera behar lukeen norabide lauso batean aurrera. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 277. orr.

Galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 274. orr.

Galera batean arraunari ekin eta ekin beste biderik ez duen galerianoa. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 274. orr.

Behin batean, pirata berberiarrak iritsi ziren kostaldera beren galera txikietan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 86. orr.

Musuoker izan zen hurrena, pirata kortsikarren buruzagia, galera veneziar baten kanoikadak aurpegia desitxuratu ziolako halaxe deitua. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 88. orr.

Enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 428. orr.

2 (hitz elkartuetan)

1684an, Bartzelonan haize ekaitz makur batek galera-ontzi bat hondoratu zuen itsasoan, eta marinel guztiak galdu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 433. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus