Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ohartzeke adlag ohartu gabe.

Funtsezko bulkoa gaiztotu bada, dena, ohartuki edo ohartzeke, gaiztotu egin ohi da. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 102. orr.

Ohartzeke hilotz bilakatzen haiz! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 116. orr.

Bere laborategian teorizatzen duen fede oneko zientzialaritik, ohartzeke pasatzen gara kriminal hutsera. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 156. orr.

Unibertsitateko bulegoan nengoen, hiri zaharreko eraikinean, eta testuaren korapiloak askatu nahian joan zitzaidan arratsaldea, denboraren iraganaz ohartzeke. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 264. orr.

Sasoi hartan arte-munduan hain erabilia zen performance-aren bertso-bertsioa egin nahi genuen nonbait, ohartzeke, gureak beti izan direla performance, bai hitza ezagutu aurretik eta bai gerora. Andoni Ega˝a   «Hogeita bina» - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus