Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

igoarazi, igoaraz, igoarazten du ad igotzera behartu.

Zaldira igoaraziko dituzte bai zalduna bai ezkutaria, begiak trapu batez estalita. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 170. orr.

Jaiki zen, bada, Jakob, eta gamelu gainera igoarazi zituen seme-alabak eta emazteak. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 87. orr.

Gero, bere bigarren zalgurdiaren gainera igoarazi zuen. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 181. orr.

Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 39. orr.

Biak jeep batera igoarazi zituzten, bultzaka. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 73. orr.

Hegazkin batera ari ziren igoarazten metraileten artean, beste lagun batzuekin. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 78. orr.

Lurraren gailurretara igoaraziko zaitut. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 178. orr.

Mundu pribatu bat, berezia: ikerkuntzarena; bere grinak, bere pozaldi eta bere etsialdiak dituen mundu bat; zerura igoaraz zein infernuetara jaitsaraz zaitzakeen mundu bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 100. orr.

Mutazioen maiztasuna igoarazi. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 59. orr.

Urte hartan bertan, hiru anaia igoarazi zituen apaizgora. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1129. orr.

Petrolioaren bigarren krisiak %13ra igoarazi zuen inflazioa ELGE eremuan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 151. orr.

Eskailerak igoarazi zizkion, bere logela txiki urdinerantz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 234. orr.

Horregatik ehun eskailera maila igoarazi? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 152. orr.

Autobusaren geldialdi bakoitzak maila bat igoarazten dio bere okerrean. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus