Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pantaila (orobat pantalla g.er.) 1 iz irudiak proiektatzen diren azalera.

Hegazkinean pantaila bat dago Ameriken maparekin eta ikono mugikor batek seinalatzen du gure posizioa. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 89. orr.

Pantailek lehendakariaren autoa erakusten zuten beti, Dallasko karriketan paseatzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 43. orr.

Pantailarik gabeko ordenagailua zen Power Mac G4 Cube izeneko tresna. Berria - Gaiak   2006-04-01

Telebista piztu nuen, arreta pantailan jarri eta nire pentsamenduen gurpila gelditzeko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 37. orr.

Matrix-eko fotograma bat azaltzen da pantailan: Triniti, hegazti baten hegaldia antzeratzen. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 78. orr.

Adi-adi sumatzen nuen aldika, begiak pantailan tinko, kliskaren bat egiteko besterik apartatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 70. orr.

Begiak pantailan josiak Irudi bat agertu zen pantailan. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 49. orr.

Pantailan ageri den emakumearen bizitasunak hunkitu nau. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 20. orr.

Pantailan izoztutako irudiaren gisan geratu zen, besoa pixka bat aurreratuta, begiak oinazeak itxita. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 142. orr.

Llumek irribarre egiten du pantailara begira. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 26. orr.

Pantailako letra bat bezala. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 63. orr.

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2734. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Pantailako laukiaren behe aldeak jo ninduen begietara. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 272. orr.

Baina begiak behin eta berriz igurtzi arren, hantxe jarraitzen du, aldatu gabe, pantailako mezuak. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 138. orr.

Pantailako ñirñirrak atzera begiratzera behartu du, eta Morfeok idazten jarraitu duela ikusten du. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 46. orr.

Ordu batzuk lehenago Madame Beylek ere egin zuen antzera diapositiben pantailaren kordoiari tiratzeko. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 118. orr.

Erevandik abiatu zen hegazkina Errusiako aire kontrolatzaileen pantailetatik desagertu zen 02:15ak inguruan.Telebista berrian, aldiz, jendeak benetakoa ematen zuen; bazirudien pantailatik irten eta eskua emango zigutela. Berria - Mundua   2006-05-04

Lehorraldi luzearen ondoren, badirudi aurki iritsiko direla pantailetara euskarazko film luze batzuk. ik pantailaratu. Berria - Harian   2005-05-17

2 (izenondoekin)

Besaulki bigunak, moketa lodiak, zabaltzeko ordubete behar zuen oihala, hiru mastako ontzi baten bela nagusiaren pareko pantaila handia. 22.30tan The full monty filmea pantaila handian. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 41. orr.

Baionako Herriko Etxeak pantaila erraldoia ezarriko du Lauga gelan, partida zuzenean ikusi ahal izateko. Berria - Kirola   2004-02-05

Badira amateurren filmak, etxe barruan, pantaila txikitxo batean, proiektatzen direnak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 167. orr.

Izena markatuta, trastearen memoriak zenbaki bat egotzi zuen pantaila argiztatu estura. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 15. orr.

Batzuetan, Oroitzapen guztiak ezabatzea nahiko nuke, disko gogorra formateatzen denean bezalaxe [...] eta handik aurrera bizitza berri bat idatzi pantaila garbian. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 161. orr.

Ordenagailuaren pantaila urdinari begiratzen diozu, giltzak sarrailan ateratzen duen soinuari ez entzun eginez. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 77. orr.

Kurtsoreari beheiti eginarazi nion pantaila berde minean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 201. orr.

Barnean, kontratazio sala erraldoi bat, pantaila elektroniko handi baten argitan. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 163. orr.

Ordenagailura hurbiltzen dira pixkana-pixkana, begiratu eta hantxe ikusten dute pantaila osoa hartzen duen irudia. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 169. orr.

Edozein pantaila eramangarritan azken ordu erdiko meteosat erretratu garbi gardena ikus zenezake. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 82. orr.

3 irud/hed

Seguru nago Hradeceko eskualdeko zuzendaritzan ospea eman ziona ikusi zuela berriz zeruan, seguru nago berriz pantaila urdin ezin handiago horretan pelikula bera ikusi zuela, telegrafista nola etzaten zen eta berak nola goratzen zion gona. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 64. orr.

Burmuineko pantailan, entrenamenduetan behin eta birritan errepikatutako guardi jarkerak eta beso-buruak ikusten saiatzen zen. Josu Landa   «Odolbildua» - 160. orr.

4 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Zinemako pantailan zelda huts bat ageri denean bezala. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 57. orr.

Zinemako pantailak, adibidez, luminantzia jakin bat izango du, eta distira berbera izango du ikuslea lehenengo ilaran egon ala azkenekoan egon eserita. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 25. orr.

Jende alai gehiegi agertzen da, alaitasunaren plusbalia arraro bat dago telebistako pantailan. Pako Aristi   «Note book» - 145. orr.

Gutun idaztea eten eta telebistako pantailan ageri zen gizonari so egin zion. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 147. orr.

Buruzagiak esku burdinaz trinko, Pariseko hegazkinetan sartzen filmatuak agertzen ziren telebistetako pantailetan. Itxaro Borda   «Hiruko» - 68. orr.

Jarraian iratzargailuko pantailari begiratu dio: hamaikak eta erdiak. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 46. orr.

Izen-deiturak [...] lerro bat baizik ez ziren nire ordenagailuko pantailan antolatu beharreko paragrafoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 203. orr.

Kurtsorea keinuka ari da ordenagailuko pantailan. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 63. orr.

Ordenagailu bateko pantaila, teklatua... erdi urtuta baina hantxe zeuden. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 83. orr.

Nafarroako lehendakari Miguel Sanzen aurpegia agertu zen eszenatokiko pantailan. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Bere obsesio eta fantasia sexual guztiak 625 lerroko pantailaren bidez gauzatzen zituen. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 15. orr.

Ez zen lodia, zabala baizik; 16/9ko pantaila batena zuen gorputz enborra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 20. orr.

· Kristal likidozko pantailak birziklatzeko programan. Berria - Gaiak   2004-11-26

Kristal likidoko pantailak egiteko erabiltzen den materiala. Berria - Gaiak   2004-05-15

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Lehen kasuan pertsona jakin bat ikusten dugu telebistaren pantailan, ahaide bat bezain hurbila zaiguna. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 152. orr.

Gure irudi-iturburu nagusiek, liburuek, diapositibek edota telebistaren pantailak arras berdintzen dituzte irudien neurriak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 133. orr.

Xoko batean zegoen telebistaren pantaila pizturik utzi zuten: aireontziaren bidaiaren berri ematen zuten. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 47. orr.

Mahai gainean zenbait paper, eta aldamenean ordenagailuaren pantaila, modelo berri-berrikoa, telebista-aparatu bat bezain handi. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 94. orr.

Galderak egiten dizkion ispilu baten antza du idazle batentzat paper zuriak edo ordenagailuaren pantailak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 44. orr.

Une horretan lauki bat agertu zaio ordenagailuaren pantailan: [...]. Pako Aristi   «Note book» - 77. orr.

Joanaren telefonoaren pantailara iritsitako mezua: [...]. Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 41. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horregatik esaten diogu, hain zuzen, pantaila-efektua pertzibitzen ditugun gauzen desestaltze horri, egiaz filmeko irudian horixe falta bada ere. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 164. orr.

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2.734. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 204. orr.

Pantaila bidezko harreman elektroniko hura nahikoa ez eta [...] hitzordu bat adostu zuten bi internautek Albertoren etxean egitekoa. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 116. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zinema pantaila bilakatua zen parabrisan, lurrunak eta erortzen ari zen elurrak sorturiko begitazioak besterik ez ziren izan ikusitako haiek guztiak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 201. orr.

Kaleetan ikusten diren telebista pantaila handiek ere hau Europa globalizatua dela diote. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 301. orr.

Telebista-pantaila baten aurrean lekuz aldatzen bagara, adibidez, ez da gure mugimenduak eragindako inolako perspektiba dinamikorik, inolako mugimendu paralaxiarik izango. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 45. orr.

Billar-mahaia, esate baterako, ez dago berak gogoratzen zuen tokian, bideo pantailaren parez pare alegia, Bat-batean ohartzen da Morfeo kameraren beste aldean dagoela, ordenagailu pantaila baten aurreran, berari so. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 19. orr.

Eroritako bi airekoak radar pantailetatik desagertu zirela adierazi zen. Berria - Mundua   2004-08-26

Haren atzeko kontrol pantaila batean, tipo bizardun bat ikusten zen, farola batetik eskegita zegoela. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 50. orr.

Erakusketa: "Ua lenga, l'Occitan" eta "Euskal Herriko aurpegiak" ukipen pantaila. Herria   2004-03-25

· Erakusleihoan, plasma-pantailadun telebista handi batzuk zeuden, piztuta. ik pantailadun. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 225. orr.

8 argi gune baten inguruan ezartzen den azalera edo gauzakia.

Eta geltokiko buruaren bulegoan, argi elektrikoa bazegoen ere, metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 65. orr.

Iluntzean, brontzezko argimutil bat ipintzen zuten mahai gainean, oso dotorea, [...] nakarezko pantaila dotore askoa zeukana. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 46. orr.

Lanpara txiki portzelanazko pantaila zuriko bat zegoen mahai gainean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 119. orr.

Neska sartu eta nik nire soingainekoa ekarri eta sofan zabaldu nuen, pantaila berdeak argi goxoa ematen zuen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 77. orr.

9 zerbait ezkutatzeko ezartzen den azalera edo gauzakia.

Hego Kalifornian lainoztatzeko poteek eta Connecticut ibarrean gasa-pantailek izotzak uztei kalte egiteko arriskua gutxitu zuten. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 333. orr.

Pantaila egiten diote eguzkiari sumendietako hauts-pila handi horiek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 281. orr.

Horrela erabilita, "demokrazia" terminoa ke-pantaila bat besterik ez zen askatasunaren eta berdintasunaren idealen arteko benetako gatazka ezkutatzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 391. orr.

Horren errua «enpresa-pantailei» bota zion UEUko irakasleak: «Petrolioa saltzen duen multinazionalak Bahametako bandera ezarri zion Prestige-ri, baina herri horretara deituta, inork ez zuen beren jabeak nortzuk ziren esan nahi izan». Berria - Euskal Herria   2004-07-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus