Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galeriano 1 iz galeretara kondenaturiko pertsona.

Arraunketaren zigorra zintzoki onartuz liberatu nahi zuen galeriano bat zeraman barruan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 217. orr.

· Galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak ez al dira kartzelako galerietan atzera-aurrera dabilen galeriano batenak bezain errukiberak? Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 274. orr.

Plumagaineko premua kartzela bateko galerianoa den ala galera batean arraunari ekin eta ekin beste biderik ez duen galerianoa dugun. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 274. orr.

2 gatibu lanak egitera kondenaturiko pertsona.

S.S. bati erranka hasten zaio ez duela holako "galeriano" soinekorik jantziko. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 41. orr.

"Arbeitdienst" edo laneko bulegoa, hunek baititu Buchenwald-eko komandoer galerianoak fornitzen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 122. orr.

Lanbideari kateaturik bizkarra malkartu zaien galerianoen artean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 194. orr.

Bideetako galeriano eta ildoen esklabo izan diren hauek, idien nahiz mandoen atzetik beti, zerua beste esperantzarik gabeko patuari eskuloturik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 9. orr.

Demo-kideek manifestaldi umoretsua egin dute Donibane Lohizuneko karriketan, joan den larunbatean, galerianoz beztiturik. Herria   2003-06-19

Denak geldirik gelditu dira elkarri beha, sinetsi ezinik, eta galeriano zaharrak bere ibilaldiari ekin dio, burua hodeien auzo duela. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galeriano baten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus