Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

suntsipen [302 agerraldi, 46 liburu eta 121 artikulutan] 1 iz suntsitzea. ik suntsimen.

Sorkuntzaren eta suntsipenaren arteko kontzeptu bitartekaria transformazioa da. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 9. orr.

Elementuen sorrerak eta suntsipenak, bai eta berorietatik jaiotzen den eta hiltzean haietara itzultzen den guztiarenak ere, nolabait, zeruarenaren antzeko mugimendu zirkular bati segitzen diote. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 191. orr.

«Indarkeria, suntsipena eta etsipena» eguneroko gauza direla eta egoera ekonomikoa «etengabe» okerrera egiten ari dela zehaztu zuen. Berria - Mundua   2004-05-22

Dekonstrukzio izenak hala iradokitzen duen arren, ez du suntsipena proposatzen, baizik eta esperientziaren estruktura linguistikoaz jabetzea. Berria - Kultura   2004-10-10

Inola ere ez nago prest Alemaniaren suntsipenaren konplizea izateko. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 219. orr.

Munduaren egoeraz, erromatarren suntsipenaz geroztik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 115. orr.

Ikusi behar ote dut nire senideen suntsipena? Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 142. orr.

Iparraldeko herrixka guztiak erreko balira bezala da, eta suntsipen horrek alemaniarren aurrerabidea egun erdiz ere atzeratu ez. Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 76. orr.

Arrain espezie erraldoi baten sarrerak aintzirako faunaren suntsipena ekarri duela, eta horrek herrialdearen orekari kalte handiak eragiten dizkion industria bat sortu duela salatzen du filmak. Berria - Kultura   2004-08-21

Eskolastikoen asmaketei zor dizkiegu merkataritzaren suntsipenak ekarritako zoritxar guztiak. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 58. orr.

Ondare historikoaren suntsipena. Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Akusatuaren berbek adierazi digute bere eskua gidatzen zuen ideologia zertan oinarritzen den: autoritate ororen suntsipena. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 77. orr.

Delitu orok, baita pribatuak ere, iraindu egiten du gizartea, baina delitu guztiek ez dute helburu gizartearen bat-bateko suntsipena. Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria - 42. orr.

Bizitzak eta historiak suntsitzen dutena argira ateratzen duelako da literatura subertsiboa, heriotzaren eta suntsipenaren mezularien aurrean erresistentziaren kultura harilkatzen duelako. Berria - Kultura   2004-01-10

Ez ziren gauza sentitzen euren lurraldearen suntsipen eta hondamena ikusten jarraitzeko. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 134. orr.

Zertarako balio du jakituriak, zure lagunak suntsipenetik babesteko erabili ezin baduzu? Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 248. orr.

Galduta gaudek hondamendiaren eta suntsipenaren erdian, ihesbiderik gabe. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 282. orr.

Urrundutako musikaren zaldi hegaldariek ezerezera eta suntsipenera daraman zerurako bideko hautsa harrotu balute bezala. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 58. orr.

Hurrenez hurreneko hondamen fisiko erabatekoa, zeharoko suntsipena nola bizitzen den, gaixoak berak baizik ez lezake esan. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 66. orr.

Denboraren gorabehera eta suntsipenek errespetatu beharko duten oroitarri nimiñoa. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 29. orr.

Baina zertarako eman bizitza osoa Suntsipenaren Hiritik ihesi? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 491. orr.

Borroka, suntsipen eta kaosezko mundu batean. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 149. orr.

2 (izenondoekin)

Suntsipen fisiko eta moralerako bidea. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 69. orr.

Gure suntsipen fisikoa eta psikologikoaren bila egindako plangintza abiarazi zuten. Jokin Urain   «Errotarria» - 141. orr.

Iraken ez dago suntsipen handiko armarik. Berria - Harian   2005-08-04

Washingtonek begi onez ikusi du Tripolik suntsipen handiko armamenduari uko egitea. Berria - Mundua   2004-04-28

Gosea da suntsipen handiko armarik okerrena. Berria - Gaiak   2004-05-27

Suntsipen masiborako armen mehatxua arras handia izanda ere, ez legoke mehatxuaren zantzu ebidentzialik. Berria - Gaiak   2004-11-11

Suntsipen txikiko armak. Berria - Ekonomia   2004-02-04

Arma txikiak guztiak, baina suntsipen handikoak izan daitezkeenak. Berria - Ekonomia   2004-02-04

Itxaron al daiteke ezer onik suntsipen sistematiko eta mendekuzko horretatik? Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 182. orr.

PPk eragin duen «suntsipen demokratikoa». Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Zeren munduari, hainbesteko gaitzek eta hainbesteko arriskuek jota, istripu larriagorik gertatu balitzaio, suntsipen osoan eta hondamen izugarrian jausiko baitzen. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 327. orr.

Gerra-makina nazional-sozialistaren suntsipen gogorrak, aurrekaririk gabeak, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 361. orr.

Suntsipen masiboko birusik asmatu ezean ez litzatekeela antibirusik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 79. orr.

Aranzadi arkeologia taldekoek «ebaste bidegabea» eta «suntsipen arkeologikoak» aipatu zituzten, epaileek babestutako bisita gorabeheratsua eta gero. Berria - Harian   2006-03-07

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isilik edaten zuen bitartean, bazirudien norbait suntsipen-lan ikaragarria, lasterra eta sorra egiten ari zela beraren barnean. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 161. orr.

Garaiko legegileak suntsipen-indar gobernaezinekin gudua galtzera erremediorik gabe bideratuta daudenean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 66. orr.

Saddam Husseinek suntsipen armak garatu nahi zituen aztarnak aurkitu zituzten zerbitzu sekretuek. Berria - Mundua   2004-02-06

Bonben suntsipen ahalmena pisuaren araberakoa izaten da. Berria - Kultura   2004-08-13

Nazien suntsipen barrutietan ere kapoak deitutakoak zeuden, preso sozial alemaniarrak gehienak. Jokin Urain   «Errotarria» - 74. orr.

Han, suntsipen eremu haren erdian, harritu egin zuen agerkunde ulertezin bezain jasanezin hark. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 160. orr.

Amak suntsipen esparruetan ikusi eta bizi izan zen izu ezin lazgarriago hura azaltzeko saio guztiak horrela amaitzen zituenean: "sekula ez da pairatu genuena hitzez adierazi ahal izango, ezin da horrelakorik kontatu". Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 62. orr.

Estatu espainiarreko suntsipen kartzeletan dauden ETAko preso ezagunenen biziaren aurka erasotzeko erabili nahi gaituzte. Jokin Urain   «Errotarria» - 163. orr.

Susa hirian oihukatua zen suntsipen-aginduaren kopia ere eman zion, Esterri erakuts ziezaion. Elizen arteko biblia   EstGr 4,8

Jainkoak, herri aukeratuaren suntsipen-eguna izango zena, alaitasun-egun bihurtu die. Elizen arteko biblia   EstGr 205,21

Suntsipen-garaian beren indarrari jaregiten diote, sortu dituenaren sumina baretu arte. Elizen arteko biblia   Si 39,28

Zeharo murgildurik gauden suntsipen zurrunbilo hori gizarte, produkzio eta kontsumo sistema baten isla zuzena dela. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 79. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri indigenek eskubidea dute bere lurraldearen [...] barne-suntsipena edo degradazioa ekar dezakeen ekintza edo jokabide mota ororen aurrean babesteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

suntsipen handiko (164); suntsipen handiko arma (9); suntsipen handiko armak (82); suntsipen handiko armarik (33); suntsipen handiko armei (4); suntsipen handiko armen (33); ustezko suntsipen handiko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus