Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jaraunspen (orobat jarauspen) 1 iz jaraunstea; oinordekotzan hartzen den ondasuna. ik jarauntsi2.

Abokatuek amaiturik zeukaten Harryren ondarearen jaraunspenaren gaineko lana, eta Tom eta Rufus Brightman's Attic liburu-dendaren eta hura kokatua zegoen eraikinaren legezko ugazaba bihurturik zeuden.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 281. orr.

Zure amaren jaraunspena konpontzen denean bost mila eta bostehun bat dolarren jabe izango zara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 174. orr.

Jaraunspena dezenteko dirutza izango zen orotara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Honey iritsi eta egun batzuetara, utzi egin zion jaraunspenarekin zer egin zalantza amaigabean ibiltzeari, eta eraikina salgai jartzea erabaki zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Etorkizunean, baserriekin geratuko ote dira robotak, jaraunspenak direla medio?  Berria - Gaiak   2006-01-10

2 hed

Erran dut isuri dena, eta abar adierazteko, Jainkoak mirakuluz egin baleza, bere baitarik eta beste bide batez, ez ordea giza haziaren bitartez, ez eta ere lehen gizonetik sorturik, beste gizon bat, ez lezakeela gizaki hark bekatu haren jaraunspenik izan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Abantaila pneumatismoaren aldean dago guztiz, baina honek ezin du jaraunspen-akats bat ukatu, alegia, bere aldeko itxura oro dela ere, kritikaren suzko proban lurrun soila bihurtzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 176. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus