Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

suntsitzaile (163 agerraldi, 43 liburu eta 54 artikulutan; orobat suntsitzale g.er.) 1 izond suntsitzen duena. ik suntsigarri. (pertsonak eta kidekoak)

Horixe da historiaren aingeru suntsitzailea: aurrerapenak bere hondakinak ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 297. orr.

Herrialde horiek guztiak tartariarrek sakailatu zituzten, eta nazio suntsitzaile hori bizi da bertan, bazter haiek kutsatzen. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 31. orr.

2 (gauzak)

Elurrak dena ezkutatzen du, baina elurra ez da suntsitzailea, egunen batean estali duen hori suntsitu gabe eskainiko du berriro. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 330. orr.

Hiri suntsitzaileko zenbait magistraturi, edo armada suntsitzaileko buruzagi batzuei, heriotza-zigorra emateko agintzea. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 253. orr.

Eta tematsua behar da izan, parean daukagun boa suntsitzaileari ihardokitzeko. Herria   2004-12-16

Orduko bonba suntsitzaileen lekua, ordea, literaturak hartuko du oraingoan. Berria - Kultura   2004-08-13

Oroitzapen hura [...] haize erauntsi suntsitzailea bilakatu zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 304. orr.

3 (gauza abstraktuak)

Gogo suntsitzaile batek menderatu nau, eta pentsatu dut Three Riverseko zabortegira eramango nituela gauza guztiak, gorilaren koadernoa bezalaxe. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 454. orr.

Haur-bulkaden frustrazioak haserrea sortzen du, gorrotoa, eta gurari suntsitzaileak [...], autoritate zapaltzailearen aurka zuzenduak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 347. orr.

Depresio suntsitzailea (eta are hilgarria) ager daiteke, hasierako pozaldiaren ondoren. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 145. orr.

Merkataritzak sendatu egiten ditu aurreiritzi suntsitzaileak. kapitalismoaren eromen suntsitzaile hori geldiarazteko. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 10. orr.

Harreman hori suntsitzailea izaten da sarritan, baina, beste batzuetan, berriz, onuragarria izan daiteke. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 92. orr.

Bada, hala ere, beste bide zabal bat, espiritualki suntsitzailea den mundutartasun berberera daramana. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 136. orr.

Natura, Lukreziorentzat [...] indar sortzaile ez ezik, indar suntsitzaile ere bada. bere aberri eta gerra osteko gizarteari buruzko epaiketa erabat suntsitzailea plazaratzen du Thomas Bernhard idazle austriarrak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 18. orr.

Lukreziok badu baita natura, sortzaile ez ezik, suntsitzaile ere baden pertzepzio zorrotza. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 9. orr.

Gure alde suntsitzailea Natura sortzaile-suntsitzaile, infinitu-finituaren ikuskera honetatixe dator Lukrezioren obraren dramatismoa. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 11. orr.

4 (izen gisa)

Suntsitzailea joan-etorrian zebilen, eta biktima... non zen biktima? Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 21. orr.

Bai, badator suntsitzailea Babiloniaren aurka: preso hartzen dituzte gudariak, gudu-indarrak porrokatzen. Elizen arteko biblia   Jr 51,56

Amore eman zion bere suntsitzailearen indar zapaltzaileari. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 40. orr.

Beraz, zuzenbide horrek ez zituen suntsitzaileak berak ere suntsitu behar. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 253. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

[Klorofluorokarburoa], ozonoa jan eta jan, urteak hor goiko geruzetan irauten duen gas ozono-suntsitzailea. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 284. orr.

Norbaitek galdetzen badik nork itsutu dian begi bakar hori, esaiok Ulises hiri suntsitzaileak egin diala. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 58. orr.

Naziak munstro kultura-suntsitzaile hutsak baldin baziren, nola zitekeen barbaro haiek Ahnenerbe erakunde kulturala sortu izana? Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 135. orr.

-Herio bihurtu naiz; mundu-suntsitzaile -errezitatu zuen Oppenheimerrek. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

; politika suntsitzailea (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus