Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerez (orobat jerez) 1 iz Xerezen egiten den ardo zuria, idorra eta urrintsua.

Pastatxoak jaten eta xereza edaten. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 151. orr.

Biak bakarrik ilunabarrean xereza edaten ari ziren hosto zabaleko platanondo baten azpian. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 411. orr.

Mahaira inguratu eta nire jereza dastatu nuen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 25. orr.

2 (neurriez)

Okela zatitxo bat, kopa bat Xerez eta katilukada kafe. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 211. orr.

Kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 10. orr.

Kopa bat jerez, Lane. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nanniek, arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 21. orr.

Piano aurreko aulkitxoan atseden hartzera gonbidatu zuen Antonia eta, gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion. Josu Landa   «Odolbildua» - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus