Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

naski iz ziur aski, beharbada, antza denez. ik noski.

Berak naski, ez zukeen inoiz bere familian, heriotzaren pairamena ezagutu. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 42. orr.

Gauza batek nu harritu: Apezpiku berri hau, oraino aitzinekoa baino beldurtiagoa dugu naski. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 170. orr.

Galde frangori, eta galdea funtsez entzun gabe ere naski, ihardetsi du haatik ezetz. Herria   2003-12-25

Ohore gose baita ama? ez dugu naski ezagutzen amarik, ohorearen gatik lotu zenik eta irauten bere sailean. Herria   2001-05-24

Zer duxula izena, Pantxika naski? Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 26. orr.

Borrokatu beharko duzue naski. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 35. orr.

-Lan anitz ukanen dugu naski. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 242. orr.

Gero ta fiteago ari naiz naski, Utergako etxeak hor berean baititut jadanik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 46. orr.

Ixilik dago, bere ondokoa ez deusetan trabatzeko gisan naski. Herria   2005-09-01

Goazen, beraz, Emile Larre-rekin, bainan hizkuntza gidari, hain da ederra, joria, apaindua Bastida Belarreko semearen euskara eta, denbora berean, hain gurea, artzain etxolakoa naski. Herria   2001-07-05

-Zure bila dabiltza naski -adierazi zion jokalari batek taldeko beste bati. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 11. orr.

Zuk ez nauzu naski ezagutzen baina nik badakit zu nor zaren, ene andrea zure auzoan sortua da. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 44. orr.

Etapa errazenetarik bat, naski, gaurkoa. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 125. orr.

Haratago eta gehiago naski! Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 101. orr.

Ez zen erraza naski. Itxaro Borda   «Hiruko» - 45. orr.

Hobe nuen naski, denak fuera-futre utzirik, etxeko ohean sartzea. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 175. orr.

-Ez dakinat zer duen, naski ez zuen etortzeko gogo handirik... Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 93. orr.

Aurten sei urte baditu naski dagola horrat ekarria. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ere ba naski (4); ere bai naski (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus