Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pantasi 1 iz ameskeria, irudipena. ik fantasia 2.

Ba, haiek erakusten duten gisan, oinak lurraren gainean landatuak ditugula, buruan pantasiari lekurik eman gabe. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 209. orr.

Lubisek kapritxosoa zela esan izango zukeen, eta Teresak pantasi handia zeukala errepikatu. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 149. orr.

Hari buruz hitz egiten zutenean, Ubanbek eta bere kideek beren esamolde haietako bat erabiltzen zuten: "pantasi handiko neska da". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 70. orr.

2 (jantziez eta kidekoez) apeta, gutizia.

Gainerantzean, Nafarroako erriberan edo Errioxa aldean bazterrei begira ibiltzea aski da gauza batez konturatzeko: lurralde horietan ez darabilte gureetan adina pantasia. Berria - Kirola   2006-04-07

Arropetan ere antzematen zitzaion bere pantasi, fantasia hura. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 70. orr.

Gero hanketakoa ugaldu zenean, beltzak edo urdinak asteleguneko feri, tratu, bidaia eta abarretan; eta zuriak jai handitako pantasitzat. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 213. orr.

3 irud/hed

Horra hurritz andere maitalea, berriz ere amodio bila, urrezko belarritako luxanga polit horiek, bere pantasi guziarekin xuhur erakutsiz, beste lagun tuntun guziak lozorroan dauden bitartean. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

panteoi eder bat (3)

pantera beltzetako kide (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus