Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerkatu (108 agerraldi, 37 liburu eta 18 artikulutan; orobat xekatu 63 agerraldi, 5 liburu eta 52 artikulutan –ia guztiak Herria-koak-, eta txerkatu g.er.) bilatu.

-Zerbait xerkatzen duzu? Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 35. orr.

So egizu, esnez egarri da, xerri tipiaren pare titia xerkatzen du! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 27. orr.

Trenpu txarraren arintzeko, jartoki bat xerkatu baina ez zuen ezer kausitu: zutik geratu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 338. orr.

Nire esku presatuek eskelen orrialdea xerkatu zuten. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 235. orr.

Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 37. orr.

Ezpainek ezpainen bahiak xerkatzen eta atzematen zituzten, intziri, irri eta so geldoen gerizan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 100. orr.

Beste gizonak potxotx-zuloa xerkatu du, eta nekerik gabe sartu zakil osoa bertan. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 52. orr.

Lan bat xerkatzen du emazte batek, ez sobera dorpea, adinaren gatik (55 pasatzen), bainan oraino erretreta urrun izana gatik bizi behar duena. Herria   2004-02-19

Momentu zehatz baten harrapatzea xerkatzen dudalako. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 304. orr.

Euskaraz pentsatzeko ahalmen hori dut hain segur berriz xerkatzen. Berria - Kultura   2004-07-10

Argibideak xerkatzen hasita, goitizena da bideko lehen argia; Xenpelar. Berria - Kultura   2004-11-05

Irakurle zein idazle gisa, tentsioa dut xerkatzen. Berria - Kultura   2004-04-11

Joantto eta Gartzia nahasmenduaz baliatu ziren presoen erdira joateko eta Mariren xerkatzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 292. orr.

Ut, ezpata; xerka ezak tertzio latzagoren bat. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 145. orr.

Berorren mandatariak han aurkitzen ez badu, berorrek beza xerka beste lekuan. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 164. orr.

Dabilela suak harturik gauean; xerka nazala hire hilobiaren ondoan, oi Foinisa! Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 48. orr.

Ea berunik bazuten, non erosten zuten eta zenbat ordaintzen zuten: zenbatenaz garestiago ordaindu, hainbatenaz xerkatzenago nuen nik inguruetan. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus