Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiz 1 adlag asko aldiz, askotan. ik ardura; sarri. (dagokion aditzaren ezker-ezkerrean)

Erdi Aroko filosofoek maiz eztabaidatzen zuten ea aipaturiko eragina kognitibo hutsa zen ala hortik gorakoa. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 19. orr.

Trena badoa aitzina, maiz geldituz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 39. orr.

Maiz hitz egiten genuen gero bakoitzak zeuzkan asmoei buruz, grina bera baikeneukan biok: idaztea. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 35. orr.

Euskal baladetan eta orohar erromantze zaharretan maiz ageri da zubia, bi maitaleen arteko menturaren froga moduan. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 29. orr.

Mutikoa beti zurbil egoten zen, eta maiz aritzen zen eztulka. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 38. orr.

Berrikitan "mikro-ondes" bat erosia zuen, nik maiz baliatzen nuena. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 11. orr.

Sentipen honek maiz hartzen nau eta maiz pizten du nire egonezina. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 107. orr.

Horra maiz gogora etorri eta eskatu gabeko argigarria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 61. orr.

2 (bestelakoetan)

Mollyren mintzagaia, maiz, beti ez esatearren, Charlie izan ohi zen. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 70. orr.

Gazteena ikustera jiten zitzaidan maiz. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 64. orr.

Arratsaldeko bostak aldera bere 2 CVan irteten zen auzotik, eta ordu txikietan itzultzen zen maiz, Donostiatik, edo Iruñetik, edo Bilbotik... Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 74. orr.

Asaldagarria izaten da maiz Poeren kontakizunen irakurketa. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 14. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 58. orr.

Katuak, berriz, maiz bakarrik bizi dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 12. orr.

Ni izaten nintzen, maiz, festaburuetan Jerusalemera joaten zen neftalitar bakarra. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 104. orr.

Marrok, maiz, orduak eta orduak egiten zituen gauez etxeko leiho batean. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 192. orr.

Maiz, idazteko gogoa sortzen zaidanean, ez dut irakurlearengan pentsatzen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 102. orr.

Maiz zakur ebatsiak dira. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 96. orr.

Erlojuak ere irudikatzen zuen maiz herioa. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 16. orr.

Antzeko gogoetak darabiltzate maiz biek. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 30. orr.

Ni ere joaten nintzaion maiz laguntzera. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 12. orr.

Maiz dirurik ez. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 9. orr.

Egia maiz mingarri, agerira azaltzen denean batez ere. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 108. orr.

Gau asko lorik egin gabe; gose eta egarri; maiz ezer jan gabe, hotzak eta jantzirik gabe. Elizen arteko biblia   2 Ko 11,27

Bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 214. orr.

Ohituren usteltzea mesedegarria izaten baita gobernuentzat maiz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 255. orr.

3 (beste adizlagun batekin)

Euskaltzale gaixoei maiz xamar zulatzen zaie beren kontzientzia sutsuaren kondoia. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 273. orr.

Maiz aski zuzenean aipatzen ez diren gauzen klasekoa baita dirua. I˝aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 184. orr.

Eta holako galderak egin izan direnean maiz aski esan izan da ezetz, hori ezin dela onartu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 123. orr.

Euliaren kasuan bezala, gene horietariko batean mutazio bat gertatzeak berekin dakar bestela eratzea sorbidean den organismoa eta, maiz asko, goiztar hiltzea. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 125. orr.

Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 56. orr.

Arrazoiz esan ohi da, maiz-sarri, giza izaera unean-unean agortu eta sortzen dela, belaunaldi batetik besterako loturarik gabe.· Neska oso maiz gelditzen zen, eta ostiko txikiak egiten zituen espaloian. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 57. orr.

Garai hartan, operazio handia zen dialisia, eta ezin zen oso maiz egin. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 249. orr.

Esan didatenez, oso maiz izan din azken aldion bakarkako batzarraldirik hirekin. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 50. orr.

Maiz, oso maiz, euskaraz zuzentzen natzaienean hemengo biztanleei, espainolez zaizkit oldartzen. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 89. orr.

4 maizago

Maizago joango nintzaizuke bisitatzera. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 46. orr.

Eguzkitan egoten denak ere, maizago egiten omen du doministiku. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 30. orr.

Maizago, ordea, zutik ikusten zuen, eskuak haztegien hondoan sartuta, arrainak ontzi batetik bestera aldatzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 175. orr.

W.ra etorri aurretik, urteetan, lehen eta azken aldi hartatik, pentsatu izan zuen elkarrekin oheratuko zinetela berriro, gehiagotan, maizago. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 63. orr.

Baina astero-astero etortzen zen, maizago ere bai batzuetan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 129. orr.

Dena dela, huskeriak diruditenek guk uste baino maizago izaten dute eragina buruan omen daukagun gai gris horretan. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 172. orr.

Askotan hilgarria da, baina sendagilearentzat maizago gaixoarentzat baino. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 194. orr.

Politikan, tratuak eta itunak etsaiekin egiten direlako maizago, adiskideekin baino. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 194. orr.

Bertsotan inoiz baino maizago erabiltzen dute gazteek ahozko hizkera. J. Garzia / A. Ega˝a / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 127. orr.

Gero eta maizago euskara da ikasleek proba hauek egiteko aukeratzen duten hizkuntza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 191. orr.

Zaharrago, mainguago eta ozpinduago sentitzen da, eta urruti minak gero eta maizago jotzen du aspaldi honetan. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 48. orr.

5 maizen maizena.

Eduardo izan zen maizen etortzen hasi zena. Iban Zaldua   «Itzalak» - 53. orr.

Maizen darabilten hizkera erantzukia da. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 52. orr.

Asperientziaz baitakit hasierako orrialdeetan aurkitzen direla maizen xehetasun harrigarrienak. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 10. orr.

6 maizena

Hego Amerikan, alabaina, maizena anti-USA eta hispanozalea izaten da. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 183. orr.

Bisitaturen zaitut ahalik maizena. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 74. orr.

7 maizenik gehienetan.

Maizenik nahasi egiten badira ere, bat edo beste gailentzen da zenbaitetan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 197. orr.

Maizenik aipatu herrialdeak: Txetxenia, Israel, Libano, Aljeria. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 74. orr.

Emazteari zor zaion errespetua eta edariari buruzko mesfidantza zituen maizenik aipatzen. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 111. orr.

Neurotikoa ifernuan bizi da maizenik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 187. orr.

Begitarte zuria zuen maizenik, eta oso gutxitan gorritzen zitzaion kolorea. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 54. orr.

Horretan amaitzen da maizenik elkarrizketa. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 141. orr.

Horregatik deitoratu egiten dute giza izaera, iseka egiten diote, mesprezatzen dute, edo, maizenik, arbuiatzen. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 235. orr.

Ardoa edaten, maizenik. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 54. orr.

Gaitza gertatzea, hala ere, beste gorabehera batzuen baitan dago; ingurumena da, maizenik, eragile. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 134. orr.

8 maizko izlag maiz gertatzen dena.

Halaxe agertu zitzaigun duela gutxi zoritxarrez maizko izaten ditugun zorioneko bilera horietako batera: zorionez gainezka. Arrangura maizkoa, bereziki lagunekin afariren bat egin ondotik. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 180. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aski maiz (4); esaten zuen maiz (4); gertatzen da maiz (4); hain maiz (28); izan da maiz (6); izaten da maiz (8); izaten dira maiz (6)

maiz adierazi (6); maiz ageri (21); maiz ageri da (11); maiz agertu (4); maiz agertzen (25); maiz agertzen da (6); maiz agertzen dira (4); maiz aipatu (11); maiz aipatua (6); maiz aipatzen (24); maiz aldatzen (12); maiz aritzen (8); maiz aski (13); maiz askotan (7); maiz ateratzen (5); maiz aurkitzen (6); maiz azaltzen (9); maiz begiratzen (4); maiz egin (15); maiz egiten (45); maiz egiten zuen (9); maiz eman (5); maiz ematen (4); maiz entzun (19); maiz entzuten (13); maiz erabili (10); maiz erabilia (6); maiz erabiltzen (25); maiz erabiltzen da (5); maiz erabiltzen dute (4); maiz erabiltzen zuen (5); maiz eragiten (4); maiz eraso (4); maiz errepikatu (5); maiz errepikatzen (4); maiz esan (9); maiz esaten (19); maiz esaten zuen (5); maiz eskatu (4); maiz etorri (4); maiz etortzen (23); maiz etortzen zen (6); maiz galdetu (7); maiz galdetzen (9); maiz gelditzen (4); maiz gertatu (16); maiz gertatu izan (4); maiz gertatu ohi (4); maiz gertatuko (4); maiz gertatzen (89); maiz gertatzen da (18); maiz gertatzen den (14); maiz gertatzen denez (5); maiz gertatzen dira (10); maiz gogoan (4); maiz gogoratzen (4); maiz hartu (5); maiz hartzen (6); maiz hitz egiten (6); maiz ibili (4); maiz ibiltzen (7); maiz ikusi (17); maiz ikusten (35); maiz ikusten genuen (4); maiz irakurtzen (6); maiz itzuli (4); maiz izan (15); maiz izaten (36); maiz izaten zuen (4); maiz jasotzen (4); maiz joan (6); maiz joaten (36); maiz joaten ginen (5); maiz joaten zen (8); maiz jotzen (6); maiz kontatu (4); maiz kritikatu (4); maiz mintzatzen (8); maiz oroitzen (5); maiz oso (4); maiz pentsatu (8); maiz samar (11); maiz sarri (4); maiz sentitu (4)

ohi da maiz (5); oso maiz (39)

gero eta maizago (38); geroz eta maizago (4); maizago agertzen (5); maizago egiten (8); maizago gertatzen (10); maizago ikusten (4); nahi baino maizago (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus