Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabe 1 iz eraikin handia, solairu bakarrekoa eta barne-hormarik gabea. ik habearte 2.

Jauregiari atxikita, gainera, altura txikiko nabe bat jasoko dute. Berria - Kultura   2004-11-27

Pabilioi eta nabe logistiko antzekoak izatea nahi dugu, eta ez enpresa bakoitza bere kasa eraikitzen ibiltzea. Berria - Ekonomia   2004-11-23

Durango eta Elorrio arteko errepidean ibili denak erreparatuko zion beharbada, salgaien nabe erraldoien bestaldean, izen bereko eliza dotoreari. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 123. orr.

Cosmos delako lokala nabe bat zen, rock and rolleko taldeek jotzen zuten nabe bat. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 108. orr.

2 elizetan, habe arteko hutsunea. ik habearte.

Nabe nagusi eta bakarraren buruan aldarea zegoen -eskailera batzuen buruan- bere erretaula urreztatuarekin. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 157. orr.

Pauso labur baina irmoz hasi da aldaretik urruntzen, elizaren alboko nabeetako batean aurrera, eztei-jantziaren isats luzeak arrastaka darraiola. Iban Zaldua   «Itzalak» - 77. orr.

Elizako nabe zentrala inguratu zuen. Berria - Kultura   2004-08-21

Nabe nagusiaren ezker eta eskuin aldeetan eta aldarearen eta koruaren artean, bi aitorleku zeuden. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 157. orr.

Monasterioko elizako nabearen erdian. Jon Maia   «Riomundo» - 186. orr.

Eguzki berriaren lehen printzek nabe altuko beiradurak horizontalki trabeskatzen zituzten eta urrezko habe handiak jaurtitzen zituzten ojiba batetik bestera, fondo ilunean nabarmen ebakitzen zirela, ilunpeko eliza hartan izarniatuz. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 196. orr.

3 hed

Ospitaleko nabe nagusian baziren oheak, ehundik gora. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 315. orr.

Ohez beteriko nabean, Beshir tunisiarrak nirearen ondoko ohaxka zeukan aukeratuta. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 187. orr.

4 industria-nabe

Fabrikak ziruditen industri nabez eta adreilu iluneko eraikuntza eskergaz josia. Guztira, lehen fasean 1,45 milioi metro koadro eraikiko dira, eta horietatik 650.000 metro industria-nabe bihurtuko dira. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 254. orr.

2005eko urtarriletik aurrera [...] lehenbiziko industria-nabeak eraikitzen hasi nahi dute. Berria - Ekonomia   2004-11-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus