Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

objektibo2 (orobat objetibo g.er.) 1 iz optika-tresnetan, ispilu, leiar edo leiar multzoa, ikusi edo aztertu nahi den gauzaren aldera zuzentzen dena. ik okular.

Hiru ilaratan jarritako langile talde bat ikus zitekeen bertan, denek kapela jantzita, objektiboari begira. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 16. orr.

Halako batean, aurpegia kaolin hautsez apainduriko manifestari bat jarri da objektiboaren aurrean. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 79. orr.

Kamera merkeenetan ez beste guztietan, atzera eta aurrera mugitzen da objektiboa objektuaren distantziaren arabera, filmean irudi garbia sortzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 97. orr.

Kamera baten objektiboa garbitzen hasi zen Justo. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 115. orr.

Objektiboa fokatzeko modu bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Distantzia kalkulatu -20 bat metro- objektiboa hurbilarazi eta zanpaka hasi zitzaion kliskagailuari. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 65. orr.

Kamera sinpleetan erabiltzen den objektibo bakunak ematen duen irudia onargarria da gauza askotarako, baina baditu akats batzuk. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Argazkiak objektibo handi samarrarekin eginak dira. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 170. orr.

Begiaren kristalinoa sofistikatuagoa da kameraren objektibo doigarria baino. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 97. orr.

Gaur egun, hala ere, objektibo konplexuagoak erabili ohi dira tresna horietako gehienetan, leiar konbinazioak dituzten objektiboak, hain zuzen. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

2 (testuinguru teknikoagoetan)

Objektiboaren irekierak ezartzen du foku-sakonera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 90. orr.

Argazki gehienak 20, 35 eta 90 milimetroko objektiboekin aterata daude. Berria - Kultura   2004-04-09

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 94. orr.

Fokatze gaitasun desberdina duela objektiboak kolore bakoitzerako; aberrazio kromatikoa esaten zaio efektu horri. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ibiltokiaren muturrera heldu orduko, ordea, takoi zorrotza oholean inkatu eta desafio egin die zain dituen kamera-objektiboei. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 78. orr.

4 helburua, jomuga.

Airetik itsasontzi bati ematea ur azpian doan arrainari ibaiertzetik jotzea bezain zaila da, kalkulatu behar dituzu zure abiadura, objetiboarena, bion arteko aldea eta bonbaren traiektoria. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 144. orr.

Eman niri objektiboaren posizionea, kargaren datuak... eta ez dut huts eginen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 191. orr.

Bazuen osabaren studioak terraza edo balkoi tipi bat, norat ateratzen baitzuen aparatua, baterat eta bertzerat destatu ahal izaiteko, batean objektibo baterat, bertzean bertzerat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 96. orr.

5 tele-objektibo ik teleobjektibo.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kameraren objektiboak (3)

objektiboaren irekiera (6)

bere kameraren objektibotik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus