Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pagauso 1 iz uso handi basatia, burua, bizkarra eta isatsa gris urdinxkak, sabelaldea zurixka eta hankak moreak dituena, habia zuhaitz garaietan eta landetan egiten duena (Columba palumbus).

Bazekien non zeuden pagausoak eta haien habiak harrapatzen saiatzen zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 31. orr.

Pagausoak beldurtu eta hegan abiatu ziren. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 381. orr.

Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak, Bengalako urdinkarak, sabel-laranjak, ozpin-isatsak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 74. orr.

EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du oraingoz pagausoaren kontrapasa ehiza Bizkaian. Berria - Ekonomia   2006-03-22

Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 406. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Soropilean, pagauso saldo bat zebilen, paparra kulunkan, eguzkitan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus