Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

galipot [60 agerraldi, 24 liburu eta 15 artikulutan; Egungo testuen corpusean 653 agerraldi] 1 iz bikearen antzeko gai ilun likatsua. ik brea; alkaterna; gudroi; mundrun.

'Prestige'-ren galipota garbitzeko lanetan aritua. Berria - Mundua   2004-06-04

Harresia erretako adreiluekin egiteko aukera, karearen eta harearen ordez galipot urtua erabiliz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 730. orr.

Langileek errepidea zabaltzen dihardute, eta galipota isurtzeko makinak hara-hona dabiltza bafadaka. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 96. orr.

Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen eta Juan Bautista gilaren gainean arrelepo jarrita hasi zen, espatula erabiliz, zulo txikiak eta zirrikituak betetzen. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 403. orr.

21.100 tona galipot atera dituzte uretatik. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Kea, galipota bezain trinkoa, bosgarren pisuko leihotik irteten zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 349. orr.

Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 36. orr.

Itsasoan agertu da orain, baina aspaldi ditugu bihotzak txapapote beltzez, galipotez estaliak. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 145. orr.

Oinak ere galipotez zikinduak. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 197. orr.

Zumitzezko saski bat hartu, haren zirrikituak galipotez eta bikez estali, eta han sartu zuen haurra. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 147. orr.

Hala kontatu zion, adibidez, nola torturatzen zituzten bekatariak, gizonak eta emakumeak, galipotezko upeletan eta ikatz gorizko pertzetan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 25. orr.

Galipotaren usaina, koipearena, erradiadore elektrikoarena, [...]. Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda - 26. orr.

Ilun asko eta argi bat: altxorra, orain, estaltzen duen galipotaren distirarena. Berria - Kultura   2004-03-25

Udatiarrak uzkur, bederen uztailean galipotak direla-eta... Herria   2003-08-07

2 (hitz elkartuetan)

Galipot zatiak agertzen dira, oraindik, hondartzetan. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Galipot kamioien inguruan sortzen zen hodei gris iluna. Josu Landa   «Odolbildua» - 83. orr.

· Aurrera jarraitu nuen hartxintxar-galipotezko errepide hartan barrena. 25324

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus