Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xerri 1 iz ipar txerria. ik zerri.

-So egizu, esnez egarri da, xerri tipiaren pare titia xerkatzen du! Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 27. orr.

Garai hartan euskal xerri arrazako 50 urde baizik ez zeuden. Herria   2005-09-29

Aurtengo menua berezia izanen da eta berria aitzineko urteetakoeri konparatuz: meloina, xingarra eta patea sartzeko, xerri ttipia ilarra eta entsaladarekin, ardi gasna, bixkotxa, kafea eta arnoa barne. Herria   2005-06-30

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egun osoan, xerri hiltzea, iruleak, ikuzleak, ardi-mozleak, gasnagileak... Herria   2005-09-01

Bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 183. orr.

Laster abiatu zuen xerri eta xahal hazkuntza Aldude-Esnazun familiako lurretan. Herria   2004-12-23

Sukaldean, Christophe Leborgne-k kozinatuko du xerri zango eta tripotarekin eginikako jaki bat. Herria   2005-11-24

Larunbat goizean, Alduden, Euskal-Herriko Xerri Elkarteak bere egoitza berria estreinatzen. Herria   2005-09-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Ortzirale aratsean xerri ttiki janaldia, Hiruak taldeak alaiturik. Herria   2003-05-22

15 etan, herri kirolak plazan: xerri ttiki lasterketak, soka tira eta beste. Herria   2001-08-09

4 xerri ume ik xerrikume.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

latsan xerri hiltzea (3); xerri hiltzea (8); xerri ttiki (3); xerri ttipi (12); xerri ttipi jatea (8); xerri ttipia (5)

euskal xerria (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus